Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da

Otsailaren 1, 2 eta 3an Sopela Surf Film Sessions ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da

 

Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzeko xedez, Sopelako Udalak, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, bigarren urtez jarraian Sopela Surf Film Sessions izeneko surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzeko ekimena antolatu du.

Aurten, gainera, ekimena nobedadez beterik dator. Batetik, hitzordua hirukoitza izango da eta otsailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean 19:00ak eta 21:00ak bitartean, doako sarrerekin. Eta bestetik, bigarren edizio hau kalitate handiagokoa izango da. Izan ere, ez baitago era hoberik ekimena gailentzeko eta Sopela nazioarte mailako mapan kokatzen laguntzeko,  proiektatuko diren dokumentalen egileak gure udalerrira hurbilduz baino. Honela, beraien lanak aurkeztu ahal izango dituzte eta Kurtzio Kultur Etxean elkartuko den publikoarekin bere esperientziak elkarbanatu. Gonbidatu nabarmenen artean honakoak agertzen dira: Inka Reichert, German Pinelo, Mireia Martinez, Annika Von Schütz, Garazi Sanchez, Carlos Arrola, Cesare Maglioni, David Bustamante, Ator Francesena “Gallo” eta Carlos Ferrandiz.

Otsailaren 1ean Elizabeth Pepin & Paul Ferrarisen “La Maestra”, Nathan Curren eta Pierre Denovelen “Biarritz Surf Gang” eta Jon Aspururen “A dream come true” proiektatuko dira. Otsailaren 2an, German Pineloren “Big Session San Borondon”, “The Carpenter” eta “Freedom Filipinhes”, Philip Gnadt eta Mickey Yamineren “Gaza Surf Club”, Diego Borgesen “The Blinking Island” eta Borja Amondarainen “Sorginetxe Big Wave Erronka 2018”. Eta azkenik otsailaren 3a, larunbata, emakumezkoen surfa izango da gai bakarra. Inka Reicherten "White Waves", Annika Von Schützen "Set up to sell - Surfen als Lifestyleprodukt”, Mireia Martinezen "Lanzarote”, "Traveler 1" eta “Maldivas", Victor Cresporen “Bali Utopía” eta Ixa Llambiasen” Testigo” eta “An oddisey in the Southern Seas” proiektatuko dira.

Iaz bezalaxe, ekimenaren aurkezpena eta gidaritza besteak beste, Zaloa Lecanda, Olaia Elorriaga, David Gaspar eta Alberto Urrutiaren esku egongo da.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak abendurako antolatu dituen jardueren programazioa: GABON JAIA: NON: Ludotekan NOIZ: Abenduak 1 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00) APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 29 (osteguna) edo taldea betetzean. METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin, ludoteka apainduko dute eta ondoren, txokolatada egingo dute.  SANTO TOMAS: NON:...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren pintura lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 2, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta...
article thumbnailIX. urtez jarraian larunbat honetan Marmiton Kolektiboak Pepetxinen omenez antolatzen duen Putxera Eguna ospatu da Sopelan eta beste behin ekimena ezin arrakastatsuagoa izan da. Izan ere, parte-hartze marka guztiak hautsi dira: guztira 166 putxera aurkeztu dira, 99 Sopelakoak. Txoko cazuelas koadrilako Javier Rebollar sopeloztarraren putxera izan zen onena eta txapela irabazi zuen. Bigarren...
article thumbnailBeste urte batez, azaroaren lehenengo larunbatean Sopelak usain berezi eta goxo-goxoa izango du. IX. urtez jarraian Marmiton Kolektiboak Pepetxinen omenez antolatzen duen Putxera Eguna ospatuko dugu Sopelan.  Izen emateak doakoak izango dira eta 9:00etatik 11:00ak arte egingo dira udaletxeko plazan. Putxerak, aldiz, 12:00ak eta 13:00ak artean aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaile bakoitzak bi...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia