Izen-emateak Ludotekan, otsailaren 12tik 28ra

Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 13tik 28ra, biak barne Kurtzio Kultur Etxeko sarreran, Sopelarinen edota Udaletxean. Ekintzak ludotekan egingo dira martxoaren 1etik ekainaren 30era eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte. 4 eta 7 urte bitartekoak (2014tik 2011ra jaioak), astelehenetik ostiralera 17:00-18:30 eta larunbatetan 10:30-14:00 egingo dute eta 8 eta 12 urte bitartekoak (2010etik 2006ra jaioak) astelehenetik ostiralera 18:30-20:00 eta larunbatetan 16:30-20:00. Ordainketa martxoan zehar egin beharko da Kurtzio Kultur Etxeko sarreran edota Udaletxean. Prezioak: 20€ (lehen haurra), 18€ (bigarren haurra) eta 16€ (hirugarren haurra eta hurrengoak). Halaber, otsailaren 28an, asteazkena, 19:00etan ludotekan bertan bilera informatiboa egingo da.