Jai-batzordearen bilera, urtarrilaren 25ean

 

Jai-batzordearen urteko lehengo bilera urtarrilaren 25ean, 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean ospatuko da. Arduradunek gogorarazi dutenez, edonork parte har dezake batzordean, izan ere, helburua denon artean eta denon gustuko jaiak antolatzea da. Ez da izenik eman behar, beste barik bilerara agertu eta kito. Anima zaitez eta parte har ezazu!