Urtarrilaren 19an, Laburrean 2018 Kurtzion

Urtarrilaren 19an, Laburrean film laburren topaketaren laugarren edizioa ospatuko dugu Sopelan. Ekitaldia, aurreko urteetan bezala, Kurtzion izango da, 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak Kurtzion jaso beharko dira.

4 laburmetrai emitituko dira: Atxur Animazio Taldearen “Areka”, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “Zulo”, Lander Camareroren “Nuestro viejo (y el mar)” eta Violeta Trincadoren “Zacarías”.

Emanaldiaren ostean, mahai ingurua egingo da film laburrotako lantaldeko kideekin, Amaia Kaiero ETBko kazetaria gidari dela.