Martxan da Agate Deuna 2018 kantu lehiaketa

 

Agate Deuna dela eta, aurten ere, Sopelako Udalak taldeko kantu lehiaketa jarri du martxan. Jada ohikoa denez, hitzordua otsailaren 4an izango da, Agate Deuna bezperan.

Bi kategoria egongo dira. Alde batetik, 18 urtera artekoa, non helduekin doazen umeak ere sartuko diren eta, beste alde batetik, 18 urtetik gorakoa. Bakoitzeko sari bana emango da, 150 euro eta 250 euro, hurrenez hurren.

Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez eta Sopelakoak izan beharko dira.

Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute eta halaber Urgitxieta plazan 12:00etan edota Udaletxeko plazan, 18:00etan zein ondorengo tabernetan abestu beharko dute: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Zeñe, eta Irubide.

Epaia emateko orduan, epaimahaiak, beste batzuen artean, hurrengo atalak baloratuko ditu: ahotsen bategitea, perkusioaren erritmoa, bokalizazioa, bakarlariak egotea, ahotsen ñabardurak (koruak), taldearen azken emaitza, jantziak, parte-hartzea eta berdintasuna (parte-hartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea), apainketa eta girotzea. Zentzu honetan, aipatzekoa da ere, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango dela eta saria eman gabe geratu daitekeela.

Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez.

Leihaketan parte hartzeko arauak:

1.- Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gutxienez.

2.- Taldeak Sopelakoak izango dira.

3.-Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du. Taldea adinez txikikoek osatzen badute, arduraduna adinez nagusia izan beharko da.

4.- Taldekide guztiek baserritarrez jantzita joan beharko dute.

5.- Beharrezkoa izango dute seinalatutako puntuetan abestea:

6.- Bi kategoria egongo dira:

 7.-Kategoria bakoitzeko sari bana emango da:

8.-Epaimahaiak hurrengo atalak baloratuko ditu epaia emateko orduan:

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta saria eman gabe geratu daiteke.

9.- Izena ematea otsailaren 2a arte, Kurtzio Kultur Etxean edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta eta 944065505 telefonoaren bidez.

 10.- Entregatu beharreko datuak: