Sopelako Udalak, 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu Gabon hauetarako. Ekintzak urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira eta eskaintza anitza izango da, beste batzuen artean, Athletic-en museora eta Lasser Gunera bisitak, meriendak, tailerrak (kamiseten serigrafia, graffiti, parkour), dance workshop-a eta gynkanak egongo dira. Hona hemen egitaraua:
Urtarrilak 2:
ATHLETIC-en MUSEORA BISITA eta LASSER GUNEA + MERIENDA (Bilbon)
- ORDUTEGIA: 10:00etatik 18:00etara
- GARRAIOA: Autobusa (Irteera ordua 10:00ak aldera aurreikusita dago, behin taldea ateratzean zehaztuko dira, irteera eta itzulera orduak).
- BEGIRALEAK egongo dira taldeak eta ekintzak zaindu eta azaltzeko.
- KOPURUA: 50 partaide
- BISITAk eta EKINTZAK adin tarteka egingo dira (11-14 /15-18)
- PREZIOAK: Erroldatuak: 20 €. Bigarren neba-arreba: 18 €. Hirugarrena: 16 €. RGI: 10 €. Ez erroldatuak: 26 €
Urtarrilak 3:
GAZTEENTZAKO EKINTZAK HERRIAN ZEHAR (Kurtzio, Udaletxeko plaza, inguruak…)
KAMISETEN SERIGRAFIA TAILERRA
- LEKUA: Kurtzio Kultur Etxea
- ORDUTEGIA: 11:00etatik 14:00etara
- GEHIENEZKO PARTAIDE KOPURUA: 15 pertsona
- PREZIOA: Doan
- Kamisetak eta beharrezko materiala antolatzaileek jarriko dituzte
GRAFFITI TAILERRA
- LEKUA: Sopela, herrian zehar
- ORDUTEGIAK: 11-14 urte bitartekoak 11:00etatik 12:30etara / 15-18 urte bitartekoak 12:30etatik 14:00etara
- PREZIOA: Doan
PARKOUR TAILERRA
- LEKUA: UDALETXEKO PLAZA eta INGURUAK (euria izanez gero Zipiriñen).
- ORDUTEGIA: 16:00-18:00 Tailerra / 18:00-20:00 Ekintza librea tailerrean ikasitakoa egiteko
DANCE WORKSHOP (Ekintza librea, EZ DA IZENIK EMAN BEHAR).
- LEKUA: UDALETXEKO PLAZA eta INGURUAK (euria izanez gero Zipiriñen).
- URBAN DANTZA TAILERRA: 16:00 – 17:30
- BREAK DANCE TAILERRA: 18:00-19:30
Urtarrilak 4:
GYNKANA – BILBO EZAGUTUZ
- ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara
- GARRAIOA: Autobusa (Irteera ordua 10:00ak aldera aurreikusita dago, behin taldea ateratzean zehaztuko dira, irteera eta itzulera orduak).
- BEGIRALEAK egongo dira taldeak eta ekintzak zaindu eta azaltzeko
- KOPURUA: 36 partaide
- Izen emate epea: abenduaren 18tik 27ra biak barne. Izena emateko lekuak: Udaletexea, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxea, Webgunea
Sopelan erroldatuta daudenek, lehentasuna izango dute, eta plaza guztiak betetzen ez badira, ez-erroldatuek izena emateko aukera izango dute. Ordainketak, abenduaren 28 eta 30 artean egin beharko dira.
PREZIOAK: Erroldatuak: 10 € Bigarren neba-arreba: 8 € Hirugarrena: 6 € RGI: 5 € Ez erroldatuak: 13 €