Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak gazteentzako ekintzak antolatu ditu urtarrilerako

Sopelako Udalak gazteentzako ekintzak antolatu ditu urtarrilerako

 

Sopelako Udalak, 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu Gabon hauetarako. Ekintzak urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira eta eskaintza anitza izango da, beste batzuen artean, Athletic-en museora eta Lasser Gunera bisitak, meriendak, tailerrak (kamiseten serigrafia, graffiti, parkour), dance workshop-a eta gynkanak egongo dira. Hona hemen egitaraua:

Urtarrilak 2:

ATHLETIC-en MUSEORA BISITA eta LASSER GUNEA + MERIENDA (Bilbon)

  • ORDUTEGIA: 10:00etatik 18:00etara
  • GARRAIOA: Autobusa (Irteera ordua 10:00ak aldera aurreikusita dago, behin taldea ateratzean zehaztuko dira, irteera eta itzulera orduak).
  • BEGIRALEAK egongo dira taldeak eta ekintzak zaindu eta azaltzeko.
  • KOPURUA: 50 partaide
  • BISITAk eta EKINTZAK adin tarteka egingo dira (11-14 /15-18)
  • PREZIOAK: Erroldatuak: 20 €. Bigarren neba-arreba: 18 €. Hirugarrena: 16 €. RGI: 10 €. Ez erroldatuak: 26 €

Urtarrilak 3:

GAZTEENTZAKO EKINTZAK HERRIAN ZEHAR (Kurtzio, Udaletxeko plaza, inguruak…)

KAMISETEN SERIGRAFIA TAILERRA

  • LEKUA: Kurtzio Kultur Etxea
  • ORDUTEGIA: 11:00etatik 14:00etara
  • GEHIENEZKO PARTAIDE KOPURUA: 15 pertsona
  • PREZIOA: Doan
  • Kamisetak eta beharrezko materiala antolatzaileek jarriko dituzte

GRAFFITI TAILERRA

  • LEKUA: Sopela, herrian zehar
  • ORDUTEGIAK: 11-14 urte bitartekoak 11:00etatik 12:30etara / 15-18 urte bitartekoak 12:30etatik 14:00etara
  • PREZIOA: Doan       

PARKOUR TAILERRA

  • LEKUA: UDALETXEKO PLAZA eta INGURUAK (euria izanez gero Zipiriñen).
  • ORDUTEGIA: 16:00-18:00 Tailerra / 18:00-20:00 Ekintza librea tailerrean ikasitakoa egiteko

DANCE WORKSHOP (Ekintza librea, EZ DA IZENIK EMAN BEHAR).

  • LEKUA: UDALETXEKO PLAZA eta INGURUAK (euria izanez gero Zipiriñen).
  • URBAN DANTZA TAILERRA: 16:00 – 17:30
  • BREAK DANCE TAILERRA: 18:00-19:30

Urtarrilak 4:

GYNKANA – BILBO EZAGUTUZ

  • ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara
  • GARRAIOA: Autobusa (Irteera ordua 10:00ak aldera aurreikusita dago, behin taldea ateratzean zehaztuko dira, irteera eta itzulera orduak).
  • BEGIRALEAK egongo dira taldeak eta ekintzak zaindu eta azaltzeko
  • KOPURUA: 36 partaide
  • Izen emate epea: abenduaren 18tik 27ra biak barne. Izena emateko lekuak: Udaletexea, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxea, Webgunea

Sopelan erroldatuta daudenek, lehentasuna izango dute, eta plaza guztiak betetzen ez badira, ez-erroldatuek izena emateko aukera izango dute. Ordainketak, abenduaren 28 eta 30 artean egin beharko dira.

PREZIOAK: Erroldatuak: 10 € Bigarren neba-arreba: 8 € Hirugarrena: 6 € RGI: 5 € Ez erroldatuak: 13 €

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du mantenu lanak direla eta Txikigunea martxoaren 12 eta 13an, asteartea eta asteazkena, itxita egongo dela egun osoan zehar. Barkatu eragozpenak.
article thumbnail  Aste Santuko oporrak direla, apirilaren 15,16, 17,23, 24, 25 eta 26an Sopelako Ludoketaren ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Zerbitzua goizez eskainiko denez, haurrek, egunero eraman beharko dute hamaiketakoa etxetik. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, horretarako, Ludotekarekin kontaktuan jarri beharko dira \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea 2019ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da. KARTEL LEHIAKETA PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka;...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak 18 eta  29 urte bitarteko gazteen topaketa bat antolatu du martxoaren 14an Aldundiko eta Bizkaiko udaletako ordezkariekin Bizkaia Gaztedi proiektuaren parte hartzeko bideak  hobetzeko eta kontuak emateko proposamenak biltzeko. Gazteen eta administrazioen arteko elkarrizketa arina ahalbidetzeko Drams Lab metodogia erabiltzen da. Informazio gehiagorako: ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia