Ludotekako ekintzak urtarrilan zehar

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan urtarrilean zehar, besteak beste: sukaldaritza tailerrak, goxogile  batekin errezeta, role playing-ak, pintxo lehiaketak eta irteera Bizkaia Park Abenturara.

Sukaldaritza tailerrak urtarrilaren 8, 9, 10, 11, 12, 15, 16, 17, 18, 19, 22, 23, 24, 25, 26, 29, 30 eta 31n egingo dira. Halaber, “Goxogile  batekin errezeta” izeneko jarduera, urtarrilaren 13an (16:30-20:00) izango da, larunbata. Okasio honetan, haur guztiak (4-12 urte bitartekoak) elkarrekin goxogile batekin errezeta bat egiten ikasiko dute. Apuntatzeko azkeneko eguna, urtarrilak 10 izango da. Ekintzan parte hartzeko, gurasoek, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dute baimena haurraren izen abizenak eta kontakturako telefonoa adieraziz.

Era berean, hurrengo larunbatean, hilak 20, haur bakoitza bere txandan (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez), ekintza desberdinak egingo dituzte. Txikien txandan (4-6 urte), ludoteka merkatu bat bihurtuko da eta bakoitzak rola bat hartuko du. Nagusiek (7-12 urte), aldiz, etxetik ekarritako osagaiekin pintxoak egingo dituzte lehiaketa modura. Nagusien kasuan, elikagaiez gain, zerbait berezia behar izanez gero, etxetik ekarri beharko dute.

Azkenik, urtarrilaren 27an, Bizkaia Park Abenturara irteera antolatu da (Güeñes). Ekintza honetan, parte hartzaileak Gueñesera abiatuko dira eta bertan, abentura jolasak eta tailer desberdinak burutuko dituzte. Ondoren, bertan bazkalduko dute eta 16:00etan Kurtzio Kultur Etxean elkartuko dira tutoreekin. Ekintzak 8 euroko kostua izango du eta egunean bertan ordainduko da. Apuntatzeko azkeneko eguna taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, urtarrilak 20 izango da.

Ludoteka abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra itxita egongo da.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud