Sopelako udalak Gabonetako aisia eskaintza aurkezten du

 

Aurten ere, Sopelak, sopeloztar guztiek Gabonetan zehar disfruta dezaten, ekintzaz beteriko programaz gozatu ahal izango du.

Egitaraua, hogeita hamarna ekintzaz osaturik dagoena, kanpaikada aurreratuekin hasiko da abenduaren 16an eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da, non jada ohikoa den errege magoen kabalgata ospatuko den.

Adin eta gustu guztiei zuzendutako era guztietako ekintzak egongo dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: kanpaikada aurreratuak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak, irteerak, kalejirak, puzgarriak, koloniak, txu-txu trena eta Go!azen 4.0 ikuskizuna. Halaber, bizilagunek tradizioz beteriko eta garai honetan ohikoak diren bestelako ekintzez ere disfrutatu ahal izango dute, hala nola, Olentzero Gaua, San Silvestre lasterketa, Urte barri eta Errege Magoen kabalgata eta harrera.

EGITARAUA