Irekita “Lehen sorospenak” ikastaroan izena emateko epea

 

Uribe Kosta Gazteak azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 25era arte luzatuko den “Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa” ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Ikastaroa, 16:30etatik 19:30etara egingo diren 16 sesioz osaturik egongo da (azaroak 14,16, 21, 23, 28  eta 30, abenduak 12,14, 19 eta 21 eta urtarrilak 9,11,16,18, 23 eta 25). Ekimenean, Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Leku kopurua mugatua izango da (20 plaza), beraz, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Gorlizko Kultur Etxean (09:00-13:30 / 16:30-20:00)  edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektroniko bitartez.