Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita “Lehen sorospenak” ikastaroan izena emateko epea

Irekita “Lehen sorospenak” ikastaroan izena emateko epea

 

Uribe Kosta Gazteak azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 25era arte luzatuko den “Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa” ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Ikastaroa, 16:30etatik 19:30etara egingo diren 16 sesioz osaturik egongo da (azaroak 14,16, 21, 23, 28  eta 30, abenduak 12,14, 19 eta 21 eta urtarrilak 9,11,16,18, 23 eta 25). Ekimenean, Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Leku kopurua mugatua izango da (20 plaza), beraz, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Gorlizko Kultur Etxean (09:00-13:30 / 16:30-20:00)  edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektroniko bitartez.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Uztailaren 20an Santa Marina
2019eko uztailaren 15a
article thumbnailBeste urte batez eta tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan. Eguna hasteko 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte. 11:00etan meza egingo da eta ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda...
article thumbnailSopelan, itsaslabar ikusgarriak, hondartza atseginak eta lasaiak aurkitu ahal ditugu, paisaia hauetaz gozatzeko, Sopelako Turismo Bulegoak labarrak ezagutzeko 3 bisita gidatu antolatu ditu udan zehar. Gauzak horrela, sopeloztarrek zein udalerrira datozen turistek ere Sopelako kostaldeko amildegi harrigarri hauek ezagutzeko aukera izango dute uztailaren 6an eta abuztuaren 4 eta 17an. Kasu...
article thumbnailJaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da, eta ehunka ekintza eskainiko ditu erabat doan Cooper, Tachenko, Nerabe, Nøgen, Natali, Lukiek, Mississippi Queen and the Wet Dogs eta Larry Bird ere eskenatoki nagusian arituko dira  Berrikuntzen artean, jaialdiaren seigarren ekitaldi honetan Euskadiko skate txapelketa egingo da, eta Silvia Serret skater profesionalak emakumeei zuzendutako ‘masterclass’ bat...
article thumbnailSan Pedro jaiak heltzear dira, ekainak 27tik 30era ospatuko ditugu aurten. Sopelako Udalak eta Jai Batzorde herrikoiak prestatutako egitarauan, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Umeentzako gunea Zipiriñeko patioan kokatuko da eta gazteentzako gunea Balearen Parkean. Antzerkia ere, ikusi ahal izango dugu Sopelako kaleetan ohikoak diren beste hainbat ekintzekin batera, hala nola,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia