Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekako azaroko programazioa

Ludotekako azaroko programazioa

 

Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak azarorako antolatu dituen jardueren programazioa:

 

Horma-irudia:

NON:  Ludotekan

NOIZ:  Azaroak 4 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

METODOLOGIA:

- Haur bakoitza bere txandan (4-6 urte goizez eta 7-12 urte arratsaldez), munduko mitologiaren inguruko horma-irudi bat egingo dute pertsonaia ezberdinak ezagutuz, Ludoteka apaintzeko.


 Dragoi txinatarra(t) / ukendu magikoa(n):

NON: Ludotekan

NOIZ:  Azaroak 11 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

METODOLOGIA:

- Txikiek goizez (10:30-14:00), etxera eramateko, Txinako mitologiarekin zerikusia duen dragoia egingo dute.

- Nagusiek arratsaldez (16:30-20:00), etxetik ekarritako kristalezko potean, haiek klariona eta gatzarekin sortutako ukendu

magikoa egingo dute, gero, etxera eramateko.

Akelarrea:

NON: Ludoteka.

NOIZ:  Azaroak 18 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 16 (osteguna)  

METODOLOGIA:

- Haur guztiak (4-12 urte), arratsaldeko ordutegian, euskal jantziak soinean, Akelarre bat antzeztuko dute, dantza, edabe magikoa eta merendola faltako ez direlarik.

 Izenadubara irteera:

NON: Mungia (Bizkaia).

NOIZ:  Azaroak 25 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA:  Plazak agortuta

METODOLOGIA:

- Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 10:00etan geldituko gara.

- Izenadubara abiatuko gara. Bertan, Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutuko ditugu, besteak beste, Olentzero. Inguruetan bazkaldu ondoren, Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara 16:00etarako.

 

Azaroaren 1ean ludoteka itxita egongo da.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailUrtarrilaren 19an, Laburrean film laburren topaketaren laugarren edizioa ospatuko dugu Sopelan. Ekitaldia, aurreko urteetan bezala, Kurtzion izango da, 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak Kurtzion jaso beharko dira. 4 laburmetrai emitituko dira: Atxur Animazio Taldearen “Areka”, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “Zulo”, Lander Camareroren...
article thumbnail  Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da Kurtzio Kultur Etxean, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta edota 94 406 55 05 telefonoaren bidez. Agate Deuna dela eta, aurten ere, Sopelako Udalak taldeko kantu lehiaketa jarri du martxan. Jada ohikoa denez, hitzordua otsailaren 4an izango da, Agate Deuna bezperan. Bi...
Urtarrileko agenda kulturala
2018eko urtarrilaren 02a
article thumbnailUrtarrilak 11 DIOS MIO, ¿PERO QUÉ TE HEMOS HECHO?Genero ikuspegiko zinema Iraupena: 93 min.Osteguna Ordua: 18:00Tokia: Kurtzio Kultur EtxeaGaztelaniaz Sarrera doan Antolatzailea: Itzartu Elkartea Urtarrilak 12 ESPACIO DISPONIBLEPERIGALLO TEATROAntzerkiaOrdua: 20:00Tokia: Kurtzio Kultur EtxeaGaztelaniaz Sarrera: 6 € Palmira eta Jenaro, jubilatutako senaremazteak, semearen bisitaren zai daude,...
article thumbnailGabonetako egitarauan aurreikusita zeuden zenbait ekintza bertan behera utzi behar izan dira eguraldi txarraren ondorioz. Konkretuki, Sopelako Udalak, gaur goizean Udaletxeko plazan aurreikusita zeuden puzgarriak (11:00-14:00) eta txu-txu (11:00-14:00) trena bertan behera uztea erabaki du. Halaber, arratsalderako eta biharko ekintzei dagokienez, aurreikuspen meteorologiek baldintzatuko dituzte....
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia