"Afrika emakume izenarekin" erakusketa Sopelan

Urriaren 30etik azaroaren 24ra arte Kurtzio Kultur Etxean izango da "Afrika emakume izenarekin", Derandein Fundazioak lan egiten duen Afrika ekialdeko herrialde desberdinetako emakumeen argazkiez osatzen den erakusketa.

Saharaz hegoaldeko emakumeen egoera hezkuntza, osasuna, genero berdintasuna, gizartean duten parte hartze, eta abarren inguruan erakusten duten argazkiak dira.

Erakusketa  Derandein Fundazioaren azken 10 urtetan zehar Saharaz hegoaldeko Afrika ekialdean ateratako 12 argazkik osatzen dute.