Bueltan da Irakurle Kluba, urriaren 31an
- Bisitak: 14989
2017-2018 ikasturteko irakurle klubaren lehenego hitzordua urriaren 31an izango da, asteartea, arratsaldeko 19.00etan Kurtzio Kultur Etxean. Oraingo honetan Alaine Agirreren “BI ALDIZ ERDITU ZINEN NITAZ, AMA” eleberria (Elkar) izango da aipagai. Euskaraz irakurtzeko eta solasteko aukera bikaina. Alaine Agirre idazlea ere bertan egongo da. Animatu eta parte hartu!