Aldaketak jaietako programazioan eguraldi txarra dela eta

Gaur, ekainak 30, arratsaldeko 20:30etarako aurreikusita zegoen Hortzmuga konpainiaren “FEMMES” kale-antzerkia bertan behera geratu da. 

Honez gain, bihar larunbata, uztailak 1, Jauregizar Plazan ospatzea aurreikusita zegoen herri-bazkaria, Urkoko Polikiroldegian egingo da. Betaratzeko asmoa dutenek, autobus zerbitzu bat izango dute bai jaisteko, bai igotzeko. Autobus hau, Elizako markesinatik abiatuko da (txosnetako eszenatokiaren atzean dagoena) eta eguerdiko 13:00etatik 15:00etara bitartean egongo da martxan, Urkoko aparkalekuraino hurbilduz. 

Behin bazkaria bukatuta, bueltatzeko ere autobus zerbitzua izango da, polikiroldegitik bertatik, arratsaldeko 17:00ak eta 19:30ak bitartean.