Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aldaketak jaietako programazioan eguraldi txarra dela eta

Aldaketak jaietako programazioan eguraldi txarra dela eta

Gaur, ekainak 30, arratsaldeko 20:30etarako aurreikusita zegoen Hortzmuga konpainiaren “FEMMES” kale-antzerkia bertan behera geratu da. 

Honez gain, bihar larunbata, uztailak 1, Jauregizar Plazan ospatzea aurreikusita zegoen herri-bazkaria, Urkoko Polikiroldegian egingo da. Betaratzeko asmoa dutenek, autobus zerbitzu bat izango dute bai jaisteko, bai igotzeko. Autobus hau, Elizako markesinatik abiatuko da (txosnetako eszenatokiaren atzean dagoena) eta eguerdiko 13:00etatik 15:00etara bitartean egongo da martxan, Urkoko aparkalekuraino hurbilduz. 

Behin bazkaria bukatuta, bueltatzeko ere autobus zerbitzua izango da, polikiroldegitik bertatik, arratsaldeko 17:00ak eta 19:30ak bitartean. 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSan Pedro jaiak heltzear dira, ekainak 27tik 30era ospatuko ditugu aurten. Sopelako Udalak eta Jai Batzorde herrikoiak prestatutako egitarauan, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Umeentzako gunea Zipiriñeko patioan kokatuko da eta gazteentzako gunea Balearen Parkean. Antzerkia ere, ikusi ahal izango dugu Sopelako kaleetan ohikoak diren beste hainbat ekintzekin batera, hala nola,...
article thumbnail  Sopelako Musika eskolak, Arima Dantza Eskolaren laguntzarekin, rock kontzertu bat antolatu du ekainaren 13rako, osteguna. Ikuskizuna 19:00etan izango da  Jauregizar Plazan.  
article thumbnail  LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak ekainerako antolatu dituen jardueren programazioa: HORMA-IRUDIA NON: Ludotekan NOIZ: Ekainak 1 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte METODOLOGIA: Haur bakoitza bere ordutegian, txandan ateratako argazkiekin mural bat egingo dute Kurtzio apaintzeko. MUNARRIKOLANDARA IRTEERA NON:  Sopelan NOIZ:  Ekainak 8 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 ...
article thumbnail Maiatzaren 19an Udalekuetan izena emateko epea bukatu zen eta hona hemen emaitzak UDALEKU IREKIAK 1.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 2.TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 3. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek daukate plaza. 4. TXANDA: Ez da zozketa egin, beraz, izena eman duten guztiek...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia