Igandean hainbat kale trafikoarentzat itxiko dira, Kosta trail lasterketa dela-eta

Datorren igandean, 2015eko ekainaren 14an, izango den KOSTA TRAIL lasterketa dela-eta, hainbat kale trafikoarentzat itxita egongo da. Bi alditan etengo da trafikoa:

08:15etatik 09:50etara: Loroño-Sabino Arana kaletik (Laboral Kutxa) balearen parkeraino. Itxiera erabatekoa; desbideratzeak Loroño-Sabino Aranatik.

10:30etik 14:30era: Elizaren biribilgunetik turismo-bulegoraino, eta Sipiri kaletik turismo-bulegoraino, “Y” osoa. Desbideratzeak ondoko kaleetatik: Sipiri, Zabalbide, e.a.