Sopelako Udala - Jolasean blai ekimena pazko astean martxan

Jolasean blai ekimena pazko astean martxan

Eskolatik kanpo, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko haurrei, beraien espazio librean, euskaraz jolasteko eta dibertitzeko aukera eskaini nahi die Uribe Kostako Mankomunitateak. Jolasa oinarri izanik, formatu ezberdinetako ekimenak landuko dira beraiekin: jolas kooperatiboak, robotika, herri orienting, ipuin kontalariak, barreterapia, betiko jolasak, …

Helburu nagusia hizkuntzen ohituretan eragitea izango da, hau da, euskararen ezagutza eta erabilera indartzea eta euskara eskolako hizkuntzarekin soilik ez lotzea, beti ere, modu erakargarri baten bitartez: jolasa.

Beraz, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz herrietako 5-10 urte bitarteko haurrak izango dira jolas horietako protagonistak eta euskaraz modu hezitzaile batean bizitzeko eta dibertitzeko aukera izango dute.

Egitasmoak bi zatitan banatuko da: alde batetik, Pazko Astean, asteartetik ostiralera bitartean jolasean arituko dira gure eskualdeko gaztetxoak. Bestetik, udara bitartean ere, astean behin, herri bakoitzean Jolasean blai aritzeko aurrera izango dute ekainaren 19a arte.

Hona hemen behin behineko datak eta lekuak:


Ekainera bitartera data, leku eta ordutegietan aldaketak egon litezke. Beraz, adi sare sozialei eta tokian tokiko betiko lekuei:

•    FACEBOOK (Uribe Kostako Euskera Zerbitzua)
•    INSTAGRAM (uribekostaeuskera)
•    TWITTER (@UK_euskara)

DOSSIER OSOA