“2022ko Guraso Eskolak” aurrez aurreko formatua berreskuratuko du
- Azken eguneraketa: 2022eko otsailaren 14a
- Bisitak: 160
- Izena emateko azken eguna, otsailak 24a da (barne) eta hurrengo formularioa betez egin daiteke: https://forms.gle/4hgQ8vbYnYugw3Rj9.
Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Hezkuntza Artekaritzak (GHAZ) eta Adikzioak Prebenitu eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak “2022ko Guraso Eskola” antolatu du. Hezkuntza ziklo bakoitzeko (HH, LH eta DBH), sei saio eskainiko dira, aurrez aurreko formatuan. Baldintza bakarra, sei saioetara joateko konpromisoa da.
Aurten, saio gehiago direnez gai ezberdinak jorratuko dira eta aipagarrienak hauexek dira:
- Teknologia berrien erabilpena etxeko txikiekin (HH).
- Lehen hezkuntzatik Bigarren hezkuntzara, ikastetxe aldaketa (LH).
- Zer da Erresilientzia? (DBH)
Izena emateko azken eguna, otsailak 24a da (barne) eta hurrengo formularioa betez egin daiteke: https://forms.gle/4hgQ8vbYnYugw3Rj9
Programa osos HEMEN ikus dezakezu.