Sopelak Euskararen Astea ospatuko du azaroaren 29tik abenduaren 5era arte
- Azken eguneraketa: 2019eko azaroaren 25a
- Bisitak: 12894
Azaroaren 29tik abenduaren 5era arte ia 20 jardun izango dira Kurtzio Kultur Etxean zein udalerriko kale, plaza eta eskoletan. Izan ere, Ander Deuna, Iberre eta Zipiriñeko ikasleentzako jarduera bereziak antolatu dira abenduaren 2tik 5era.
Jada ohikoa den moduan, adin eta gustu guztientzako hitzorduak egongo dira, nabarmentzekoak dira, besteak beste: ekitaldi musikalak, antzerkiak, bertso saio eta ipuin musikatuak, tailerrak, txokolatadak eta Mintzodromoa.
EGITARAUA: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/32-euskera-eta-hezkuntza-euskera-y-educacion