Martxan da “Euskaraz Olgetan” programa

Sopelak, beste urte batez, martxan jarri du jolasak eta tailerrak oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko helburu duen “Euskaraz Olgetan” programa. Ekimena maiatzeko igandeetan egingo da (6, 13, 20 eta 27), 12:00etatik 14:00etara Jauregizar plazan (euria egitekotan Kurtzio kultur etxean).