Maiatzean, ekintzaz beteriko egitaraua ludotekan

 

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan maiatzean zehar.

Alde batetik, hilaren 2, 3, 4, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 14, 15, 16, 17, 18, 21, 22, 23, 24, 25, 28, 29, 30 eta 31n  birziklapen tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 24an parte hartzaileek etxetik plastikozko botila bat, bere taparekin eraman beharko dutela eta 28an, aldiz, bi “bebible” huts.

Beste alde batetik, larunbatean, maiatzak 5, “Etxeko plastilina” izenekoa antolatu da. Haur bakoitza bere txandan, (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez), etxeko materialekin plastilina egiten ikasiko dute.

Hurrengo larunbatean, hilak 12, txikiek, etxetik ekarritako komuneko tutu batekin, dragoi bat egingo dute eta nagusiek, etxetik ekarritako tetrabrik huts batekin, diru-zorro bat.

Bestalde, maiatzaren 19an astean zehar prestaturiko materialarekin nagusiak eta txikiak, goizeko ordutegian (10:30-14:00), Lip-Dub bat grabatuko dute. Ekintzan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da maiatzak 18 baino lehen izena ematea.

Azkenik,  maiatzak 26rako, larunbata, Kortezubira irteera antolatu da, non parte hartzaileek Basondora (mehatxatutako basa-faunaren babeslekua) abiatuko dira bertako animaliak ezagutzera. Ondoren, inguruetan bazkalduko dute eta 16:00etarako etxera bueltatuko dira. Ekintzaren prezioa 5 eurokoa izango da eta apuntatzeko azkeneko eguna, plazak agortu arte edo hori gertatu ezean, maiatzak 23 izango da.

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, ludoteka itxita egongo da.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud