Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udala Eusko Jaurlaritzarekin batzartu da udalerriko hezkuntza proiektuari irtenbidea bilatzeko

Sopelako Udala Eusko Jaurlaritzarekin batzartu da udalerriko hezkuntza proiektuari irtenbidea bilatzeko

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Olatz Garamendi eta Sopelako Alkatea, Gontzal Hermosilla abenduaren amaieran batzartu ziren udalerrian institutu berri bat eraikitzeko aukera aztertzeko. Bileran zehar, erakunde biek hezkuntza proiektu honetan aurrera egiteko interes irmoa agertu dute.  

Gontzal Hermosillak Udalerriko hezkuntza espazioen egungo egoera aztertu beharra dagoela jakinarazi zien Hezkuntza Saileko arduradunei. Sopelako Udalak proiektuari ahalik eta lasterren aurre egitearen garrantzia transmititu zion Hezkuntza Sailari. Hori dela eta, alkate jeltzaleak gobernu taldeak Exekutiboari institutu berri bat eraikitzeko beharrezkoa den lur saila egokitzeko disposizio jakinarazi zion, modu honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari espazio gehiago eskaintzeko aukera mahaigaineratuz. Alkatearen esanetan “hezkuntza gure etorkizuneko oinarrizko zutabea da, gure seme-alaben, eta orokorrean, gure gizartearen garapen eta aurrerapenerako funtsezko eragilea da, eta hori dela eta, Udaletik lan hau erraztu eta bizkortzeko behar diren baliabide guztiak jarriko ditugu Hezkuntza Sailaren eskura”.  

Bere aldetik, Hezkuntza Sailetik Sopelan instalazio berriak eraikitzeko beharrezko ekintza guztiak aztertzeko duen konpromisoa berretsi zien udal arduradunei. Halaber, Sopelakoa, denbora luzez jorratzen ari diren proiektua dela azpimarratu zuten eta egun, Hezkuntza Saila ikastetxeetako matrikulen datuen bilakaera aztertzen ari direla, erabakirik zuzenenak hartu ahal izateko.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia