Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak udalekuetan izena emateko epea zabaldu du

Sopelako Udalak udalekuetan izena emateko epea zabaldu du

 

Sopelako Udalak udako udalekuetan izena emateko epea zabalduko du datorren astean. Maiatzaren 2tik 31ra arte gurasoek bere seme-alaben izenak eman ahal izango dituzte Summer Camp, Udaleku Irekiak eta Surf Udalekuak aisialdi egitasmoetan eta maiatzaren 22tik ekainaren 2ra Musikaz Blai programan.

MUSIKAZ BLAI

Programa honetan kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak egongo dira eta udaleku azkenengo egunean entzunaldi bat antolatuko da gurasoentzat. Musikaz Blai Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeei soilik zuzendua dago (2017ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

60 lekuko txanda bakarra eskainiko da. Ekintzak musika eskolan izango dira uztailaren 3tik 14ra astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:30etara.

Prezioa: matrikula arrunta 85 € izango dira; bigarren neba-arreba 65 €; hirugarren neba-arreba 55 €; oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €.

Izen-emateak: maiatzaren 22tik ekainaren 2ra.

  • Presentzialki musika eskolan: astelehenetik ostegunera 15:30-19:30 eta ostiraletan 15:30-19:00.
  • Telefonoz 94 656 94 80 zenbakira deituz: astelehenetik ostegunera 15:30-19:30 eta ostiraletan 15:30-19:00.
  • E-mail bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

SUMMER CAMP 2017

“Summer Camp 2017” ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da eta Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 12 eta 15 urte bitarteko (biak barne, 2017ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte) gazteei zuzenduta dago. Murgiltze honen helburu nagusia gazteen ingelesezko komunikazio

gaitasuna garatzea da eta horretarako hizkuntza hau izango da egun osoan zehar erabiliko duten tresna edozein ekintza burutzen dutela ere. Gainera beste kulturekiko gertutasuna eta ezagutza emango dien programa da irakasle britainiar edo irlandarrak izango dituztelako.

Txanda bakarra eskainiko da: 15 egun uztailean. Programa honetarako leku-kopurua 38koa da, eta kopuru hori baino eskari gehiago izatekotan, mailakatze-proba egingo da hautatzeko metodo gisa).

Prezioa:matrikula arrunta 450 €; bigarren neba-arreba 335 €; hirugarren neba-arreba 280 €; oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150 €. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

Izen emateak: maiatzaren 2tik 31ra

  • Sopelako Udala eta Sopelarin (Larrabasterra): astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara.
  • Kurtzio Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera   11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandetan  11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • www.sopela.eus

UDALEKU IREKIAK 2017

Jolas, tailer, kirol ekintza eta txangoz osaturiko programa hau Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeei soilik dago zuzenduta (biak barne, 2017ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

4 txanda antolatu dira:

  • 1.txanda: uztailaren 3tik 17ra (150 plaza)
  • 2.txanda: uztailaren 18tik abuztuaren 1era (150 plaza)
  • 3.txanda: abuztuaren 2tik 16ra (50 plaza)
  • 4.txanda: abuztuaren 17tik 31ra (30 plaza)

Udalekuen ordutegia astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00ak arte izango da. Astean behin txangoa dagoenean izan ezik; egun hauetan beranduago helduko dira. Prezioa:  matrikula arrunta 85 euro; bigarren neba-arreba 65 euro; hirugarren neba-arreba 55 euro; oinarrizko errenta jasotzen dutenak 50 euro. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

SURF UDALEKUAK

Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz, eurentzako erakargarriak diren ekintzak antolatu nahi izan dira azken urteetan. Eskualdean, surfa kirol garrantzitsua eta erakargarria izanik, jende ugari batzen da honen inguruan; horrexegatik da garrantzitsua surfaren inguruan egiten diren ekitaldi eta jardueretan euskararen erabilera bermatuta egotea.

Aurten ere, Sopelako Udalak Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez surf udalekuak antolatu ditu 13-17 urte bitarteko sopeloztarrentzat euskara hutsean.

Bi txanda antolatuko dira:

  • 1.txanda: uztailaren 3tik 14ra
  • 2.txanda: uztailaren 17tik 28ra

Bi txandak 10:00etatik 14:00etara egingo dira eta ikastaroak Arrietara hondartzan garatuko dira.

Prezioa: matrikula arrunta 85 €; bigarren neba-arreba 65 €; hirugarren neba-arreba 55 €; oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

Eskakizunak plazak baino gehiago direnean zozketa bat egingo da ekainaren 9an, ostirala, 18:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza ekainak 12an jakinaraziko da.

Derrigorrezkoa da udalekuetan parte hartuko dela konfirmatzea. Konfirmazioa ekainaren 12tik 18ra egin beharko da Kurtzio Kultur Etxean, 94 406 55 05 telefonoan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita Konfirmaziorik egingo ez balitz, erabiltzaileari baja emango zaio zuzenean.

Surf Udalekuetako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=YDFY5n3M5w8 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia