Bueltan da “Euskaraz Olgetan”
- Azken eguneraketa: 2016eko irailaren 05a
- Bisitak: 15689
Igande goizetan Sopelan, ostegun arratsaldetan Plentzian, ostiral arratsaldetan Urdulizen, larunbat goizetan Gorlizen eta larunbat arratsaldetan Lemoizen familia artean euskaraz egin ahal izango dituzue tailerrak, ekintzak, dantzak... denetarik, euskaraz!
Lehen astean herri kirolak izango ditugu, bigarren astean munstroak eta Katrinak egiteko tailerrak, hirugarren astean Ginkanadantz!; eta iraileko azken astean, joskintza kreatiboa lantzeko tailerrak.
Hurbildu zaitezte euskaraz jolastera!