Sopelako Udalak euskera udalerrian sustatzeko diru-laguntzen deialdia zabaldu du

udaletxeTXIKI
Sopelako auzotarrak euskalduntzeko helburuarekin eta laguntzak eskaintzeko politikei jarraipena emanez, Sopelako Udalak gaur zabaldu du 2015-2016 ikasturteko euskara sustatu eta ikasteko gastuei aurre egiteko diru-laguntzak emateko urteko deialdi publikoa.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Uztailaren 1etik urriaren 31ra

NORI ZUZENDUTA:
Sopelan erroldatuta egonda eta gutxienez 16 urte izanda, udal Euskaltegian izen eman ez dutenak, ezin dutelako bertako ikastaroetan parte hartu honako arrazoiren batengatik:

 Matrikula egin nahi duten maila edo ikastarorik ez egotea.
 Nahi duten ordutegian talderik ez egotea.
 Lana edo ikasketak direla-eta.

ZENBATEKOA DEN DIRU-LAGUNTZA:
Ikastetxe ofizialetan edo homologatutako ikastetxeetan egindako matrikula eta irakaskuntzaren %50a (egonaldiak kanpo).

Ikastetxeen zerrenda esteka honetan ikus daiteke:
http://www.euskara.euskadi.eus/r59-
738/es/contenidos/informacion/xtra_euskara_aprende/es_1844/xtra_euskara_aprende_c.html

DIRULAGUNTZARAKO BALDINTZAK:
Dirulaguntza eskatzen den mailan emandako eskola-orduen %80an (gutxienez) egon izana edo, bestela, dirulaguntza eskatzen den maila gainditu izana.
Sopelako Udalean ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikorik zor ez izatea. Dirulaguntza eskatzen den ekitaldian zehar edo, gehienez jota, horren aurreko ekitaldian, ikastaroa hastea eta horri dagokion matrikula ordaintzea.

Dirulaguntza eskatutako mailaren ordutegiari dagokionez, izena emandako ikastaroan baja ez ematea, ikastetxeko ikasle gisa.

UDALETXEKO ERREGISTROAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Erantsita doan eskaera-ereduan agertzen dena.

EBAZPEN DATA:
Datorren urteko urtarrila eta otsailean zehar.