Ludotekaren ekaineko egitaraua

LUDOTEKAA
Sopelako Ludotekak hainbat jarduera antolatuko ditu ekainean. Txikienek mota guztietako jardueraz gozatu ahal izango dute. Lekuak mugatuak izango dira. 

- Ekainaren 1etik 3ra: Kirol Egokituak
- Ekainaren 4an: Zankoak
- Ekainaren 6tik 10era eta 13tik 17ra: Jolasak
- Ekainaren 11an: Suhiltzaileetara irteera
- Ekainaren 18an: Gynkana
- Ekainaren 20an: Munarrikolanda (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 18a)
- Ekainaren 21ean: Zirkuitua (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 18a)
- Ekainaren 22an: Antzerkia (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 21a)
- Ekainaren 23an: San Juan (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 21a)
- Ekainaren 24an: Patinaje (matrikula epea lekuak agortzean itxiko da)
- Ekainaren 25ean: Amaiera Jaia 
- Ekainaren 27an: Ur Jolasak (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 23a)
- Ekainaren 28an: Herri Kirolak (matrikula egiteko azken eguna ekainaren 27a)


** Ekainaren 29 eta 30ean Ludoteka itxita egongo da

ZANKOAK

NON: Ludotekan

NOIZ: Ekainak 4 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Ez dago

METODOLOGIA:

·         Haur bakoitza, bere txandan etorriko da ludotekara (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez).

·         Etxetik tamaina bereko bi kontserba pote (adibidez, tomate, anana, melokotoi… pote handiak) ekarriko dituzte zankoak egiteko eta ondoren, zirkuitu bat egingo dugu.

SUHILTZAILEETARA IRTEERA

NON: Leioa (Bizkaia)

NOIZ:  Ekainak 11 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: ekainak 8 (asteazkena) edo taldea betetzean.

PREZIOA: 0€

METODOLOGIA:

·         Tutoreekin Kurtzioko Kultur Etxean geratuko gara 9:45etan.

·         Suhiltzaileen betebeharrak ezagutu ondoren, inguruetan bazkalduko dugu eta Kurtziora 16:00etan bueltatuko gara.

* OHARRA: haurrek bainujantzia (jarrita), jantzi erantzia, txankletak eta toalla ekarri beharko dute urarekin jolastuko baitute.

GYNKANA

NON: Sopela

NOIZ:  Ekainak 18 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: ekainak 16 (osteguna)

METODOLOGIA:

·         Haur bakoitza bere ohiko txandan etorriko da ludotekara ( txikiaz goizez eta nagusiak arratsaldez).

·         Haurrak aurretik prestaturiko Gynkana batera arituko dira.

        * OHARRA: haurrek zikindu daitekeen arropa ekarri beharko dute.

AMAIERA JAIA

NON: Ludoteka (Bizkaia)

NOIZ: Ekainak 25 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Ekainak 23 (osteguna)

METODOLOGIA:

• Haur guztiak goizeko ordutegian etorriko dira (10:30-14:00).
Hamaiketakorako nahi dutena erosteko herri jaitsiko gara eta ondoren, jaia prestatuko dugu.