Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan da "Euskaraz Olgetan" egitasmoa

Martxan da "Euskaraz Olgetan" egitasmoa

Euskaraz olgetan
Jarduera honen helburua, jolasa oinarritzat hartuta, familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea da. "Euskaraz Olgetan" egitasmoaren lehenengo txanda maiatza eta ekainean izango da, eta bigarrena iraila eta urrian.

2016an ere Sopelako Udalak, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizeko Udalekin batera, "Euskeraz olgetan" egitasmoa jarri du martxan Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Jarduera honen lehenengo txanda maiatza (8, 15, 22 eta 29an) eta ekainean (5, 12, 19 eta 26an) izango da, eta bigarrena iraila eta urrian. Sopelan, egitasmoa 12.00etatik 14.00etara garatuko da Jauregizar plazan.

Euskeraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen, jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz. Aurten ere iazko dinamikarekin jarraituko du: hilean behin helduentzako ekintza berezia antolatuko da; helduek haurrekin batera jolasak eta tailerrak ikas eta egin ditzaten gero etxean ere euskaraz jolas daitezen.

Egitasmoa gaur bertan hasiko da Plentzian, arratsaldeko 17:30ean; eta urriaren 30ean amaituko da Sopelan. Hilero agenda desberdina eskainiko da, eta udalerri bakoitzeko kultura agendetan etortzeaz aparte, Uribe Kostako Euskara Zerbitzuaren Facebook eta Twitter orrialdeetan ere egongo dira ikusgai.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia