Sopelako Udala - Euskara Egunak izango dira Sopelan azaroaren 27tik abenduaren 5era

Euskara Egunak izango dira Sopelan azaroaren 27tik abenduaren 5era

euskararen eguna
Abenduaren 3an izango da Euskararen Eguna, eta Sopelan, hainbat ekitaldi prestatu dira haren harira: bertso-poteoa, Kirolean Euskaraz ekitaldia, dantza, eta musika eta ipuin ikuskizuna. Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Azaroak 27, ostirala: BERTSO-JIRA.
Algortako Bertsolari Eskolarekin (ALBE) batera antolatu da bertso-jira musikatua, kaleetatik eta tabernetatik. Taberna bakoitzean bertsotan arituko dira bertsolariak, eta tabernaz taberna joateko eta giroa alaitzeko erromeria taldea izango da.
Noiz: 20:00etan.
Non: Pilotalekutik hasita.
Bertsolariak: Sustrai Colina eta Peio Arondo.
Musikariak: Oxabi erromeria taldea.

Abenduak 2, asteazkena: INES OSINAGAREN kontzertu didaktikoa.

Ikasleentzako kontzertu didaktikoa eskainiko du Ines Osinaga Gose taldeko musikariak.

Kurtzio kultur etxean, 11:00etan. Doan.

Abenduak 2, asteazkena: KIROLEAN EUSKARAZ.
Urteotan egindako ahalegina aitortu asmoz, omenaldi-ekitaldi berezia egingo da: Kirolean Euskaraz egitasmoan parte hartu duten elkarte, futbol klub, entrenatzaile zein umeei sariak emango dizkiete. Bertan izango dira Koikili Lertxundi eta Athletic-eko jokalari batzuk. Gainera, hainbat kirol-jarduera parte-hartzaile egingo dira.
Non: Zipiriñe Eskola.

Abenduak 3, osteguna, EUSKARAREN EGUNA: 'GELTOKIA' ikuskizuna (AUKERAN dantza konpainia).
Dantza tradizionala eta garaikidearen mestizajean oinarritzen den taldearen azken lana.
Non: Kurtzio Kultur Etxean.
Noiz: 20:00etan.
6 €

Abenduak 5, larunbata: KONTU ETA KANTU ikuskizuna (Fernando Anbustegi).
Kontuak eta kantuak uztartzen dituen ikuskizuna da. Ipuin-kontaketa eta kantatzea. Sorkuntza propioko ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak tartekatzen dira. Ipuin berriak, bertso berriak, garai berriei egokituak. Ongi pasatu, eta literaturarekiko eta bertsolaritzarekiko atxikimendua bultzatzeaz gain, hainbat balore garatzeko ipuin ikuskizuna izan nahi du.
Bertsoak eta ipuinak (6 – 12 urtekoentzat).
Non: Kurtzio Kultur Etxean.
Noiz: 18:00etan.
Doan.