Euskara ikasteko diru-laguntzak eska daitezke urriaren 31ra arte

udaletxeTXIKI

 

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

Uztailaren 1etik urriaren 31ra.

NORI ZUZENDUTA:

Sopelan erroldatuta egonda, eta gutxienez 16 urte izanda, udal-euskaltegian izena eman ez dutenei, ezin dutelako bertako ikastaroetan parte hartu, honako arrazoiren batengatik: 

            Matrikula egin nahi duten maila edo ikastarorik ez egotea.

            Nahi duten ordutegian talderik ez egotea.

            Lana edo ikasketak direla-eta.

ZENBATEKOA DEN DIRU-LAGUNTZA:

Ikastetxe ofizialetan edo homologatutako ikastetxeetan egindako matrikula, eta irakaskuntzaren %50a (egonaldiak kanpo).

Ikastetxeen zerrenda esteka honetan ikus daiteke:  http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/es/contenidos/informacion/xtra_euskara_aprende/es_1844/xtra_euskara_aprende_c.html

DIRU-LAGUNTZARAKO BALDINTZAK:

Diru-laguntza eskatzen den mailan emandako eskola-orduen %80an (gutxienez) egon izana edo, bestela, diru-laguntza eskatzen den maila gainditu izana.

Sopelako Udalean ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikorik zor ez izatea.

Diru-laguntza eskatzen den ekitaldian zehar edo, gehienez jota, horren aurreko ekitaldian, ikastaroa hastea eta horri dagokion matrikula ordaintzea.

Diru-laguntza eskatutako mailaren ordutegiari dagokionez, izena emandako ikastaroan baja ez ematea, ikastetxeko ikasle gisa.

UDALETXEKO ERREGISTROAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Ondoko eskaera-ereduan agertzen dena: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones.

EBAZPEN DATA:

Datorren urteko urtarrilean eta otsailean zehar.