Sopelako Udala - Aurkako genero indarkeria
Zu hemen zaude: Hasiera Aurkako genero indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria

violenciacontralasmujeres
Era berean, indarkeri edo mehatxupean egindakoak sexu-eraso moduan definitzen dira. Kasurik paradigmatikoena era desberdinetan egindako bortxaketa da. Sexu gehigikeriak indarkeria edo mehatxu gabe egindakoak dira. Puntu hontan sartuta daude balioko onezpenik eman ezin duten pertsonak, euren nahimen edo adimen ahalmena mugatua dutelako (adingabeak, zentzugabeko pertsonak edo gabetasun psikikoak dituztenak, etab).

Emakumeen aurkako indarkeria gizakien arteko erlazioaren kontra dijoa, osasun eta eskubideen kontrako eraso zuzen bihurtuz. Gaur arte, eta oraindik ere, esparru pribatuan eskutaturik egotean zigorrik gabe ageri da. Azaroaren 25ean: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Tratu txar edo sexu-erasoak jasanez gero, zerbitzuk honekin harremanetan jarri zintezke:

Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Zerbitzuak

Aholku eta laguntza psikologiko, zuzenbide, ekonomiko eta babesa eskainiko dipute doan.
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera, 08:00-etatik 14:00-etara.
Kokapena: Sopelana eta Larrabasterra. Gatzarriñe enparantza 2-4.
Telefonoa: 96 676 26 74.

 

Polizia
Erasotua izateko arriskuan egonez edo Gizarte Zerbitzuak zarratuta egonez gero, jo ezazu Udaltzaingora edo Ertzaintzara, non beharrezko arreta emango dipute.

Sopelanako Udalzaingoa
94 406.55.11

Ertzaintza
112

Osakidetzako Larrialdiak
Zauri físico zein psikikoak izanez gero jo ezazu sendagile zentru batetara, agertu zauri horreen jatorria eta eska ezazu txosten horren kopia bat.
Osakidetzako Larrialdiak: 94 410 00 00.

Telefonozko Arreta
Sexu-eraso eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzat telefono bitartezko informazio zerbitzu bat dago. Zerbitzu hau doanekoa da eta arreta psikologikoa eskaintzen du 24 ordu aste buruak barne.
Telefonozko Arreta Zerbitzua: 900 840 111.

Biktimentzako Arreta Zerbitzua (BAZ)
Biktimei euren eskubide, zuzenbide prozedura, epaiketetara laguntza eta babes psikologikoa eskaintzen du.
BAZ Bilbo: 94 401 64 87 edo 900 400 028 (doan)

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...
article thumbnail Aurten ere, Sopelako Udalak bat egingo du askatasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarekin, Maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpaina berri bat jarri du abian jarriz.1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzen duen egunetik, egun hau ospatzen da eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual,...
article thumbnailProiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin. Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia