
Gaur goizean aurkeztu dute Kurtzio Kultur Etxean goi mailako surflariei hondartzen erabilera erraztuko dien hitzarmena. Ekitaldian izan dira Josu Landaluze Sopelako alkatea, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Carlos Sergio Achotegui Bizkaiko Foru Aldundiko kirol aholkularia, Euskal Herriko Surf Federazioko arduradunak eta Basque Teameko surflari batzuk, hala nola, Leticia Canales, Garazi...