Sopela. Bizkaia. 2022ekoekainaren25a
Sopela Uribe eskualdeko udalerria da eta 840 hektareako azalera du.
Iparraldeko muga Bizkaiko Golkoak markatzen dio eta, ondorioz, Sopelak labar eta hondartza ikusgarriak ditu, eta turismo gune ezin hobea da surf zaleentzat eta eskalada edo parapentea bezalako kirolak atsegin dituztenentzat.
|
|
|
Azaroaren 26an Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.
Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.
Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.
Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua
Lekua: Akilino Arriola kalea
Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta Goiene arteko espaloia.
Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa
Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da
Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.
- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -