Usted está aquí: Inicio EMPLEO Y PROMOCIÓN ECONÓMICA Empleo BERRIAK Aisia eta Kultura Ludotekako abenduko programazioa

cabecera empleo

Ofertas de empleo y evolución

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak abendurako antolatu dituen jardueren programazioa:

 EUSKARAREN EGUNA:

 

NOIZ: Abenduak 2 (larunbata)

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 30 (osteguna)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte (bakoitza bere txandan)

METODOLOGIA:

Haur bakoitza, ludotekara bere txandan etorriko da (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez).

Txikiek, Euskararen Txantxangorriaren logoa egingo dute eta gero, kanta dantzatuko dute grabatzen diegun bitartean (Euskararen Txantxangorria) eta nagusiek karaokea abesteko aukera izango dute euskarazko kantekin.

 

GABON JAIA:

 

NOIZ:  Abenduak 9 (larunbata)

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Abenduak 4 (astelehena)

METODOLOGIA:

Haur guztiak goizeko ordutegian (10:30-14:00) etorriko dira.

Guztion artean, txokolatada eder bat prestatuko dugu.

 

SANTO TOMAS:

 

NOIZ:  Abenduak 16 (larunbata)

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Abenduak 14 (osteguna)

METODOLOGIA:

Haur guztiak (4-12 urte), 10:30etan etorriko dira Euskal baserritarrez jantzita.

Santo Tomas eguna hurbil dagoenez, taloak egingo ditugu eta Tiberio zozketatuko dugu.

Tutoreekin berriro ere, 14:00etan elkartuko gara Ludotekan.

Abenduaren 7an, hezkuntza zentroetan jai eguna dela aprobetxatuz, Ludotekako ordutegia goizera pasatuko da (10:00-13:00). Leku kopurua mugatua izango da, beraz, jardunean partu hartu nahi dutenek, Ludotekan eman beharko dute izena. Apuntatzeko azken eguna, abenduaren 5a, asteartea, izango da.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia