Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udalak 125.000 euro bideratuko ditu herriko merkataritza-, ostalaritza-eta mikroenpesa establezimenduentzako ez-ohiko laguntzetara

Sopelako Udalak 125.000 euro bideratuko ditu herriko merkataritza-, ostalaritza-eta mikroenpesa establezimenduentzako ez-ohiko laguntzetara

 

  • Eskabideak aurkezteko epea bihar irekiko da, azaroak 25 eta abenduaren 9ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).
  • Covid-19k eragindako krisiaren eragina arintzera eta udalerriko merkataritza, ostalaritza eta mikroenpresetan jarduerari eta enpleguari eustera bideratuta daude.
  • Halaber, Sopelako Udalak jakinarazi du terrazak eta mahaitxoak eremu publikoan jartzeko ordenantza eguneratu eta egokitzeko aukera aztertzen ari dela. Aldaketa horrek eremu publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea antolatu, hobetu eta egokitzea ahalbidetuko luke.

Covid-19ren hedapena geldiarazteko aplikatzen ari diren murrizketak direla eta, udalerriko establezimendu eta negozio txikiek dituzten zailtasunen jakitun, Sopelako Udalak egoera zail hori arintzeko neurri berriak hartzen jarraitzen du. Ildo horretatik, Udalak beste deialdi bat ireki du. Izan ere, 125.000 euro bideratuko ditu udalerriko merkataritza, ostalaritza eta mikroenpresetan birusak eragindako krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko.

Sopelako ahalik eta negozio gehienei laguntzeko partida ekonomiko garrantzitsua da. Badakigu Covidaren aurkako neurriek zer nolako zailtasunak ari diren sortzen euren jarduerari eusteko. Kasu askotan, ezin izan dute diru-sarrerarik lortu beren negozioak itxi behar izan dutelako eta beste kasu batzuetan, aldiz, lokala irekita egon arren, diru-sarrerak urteko aldi bereko beste ekitaldi batzuetakoak baino askoz txikiagoak izan dira. Hori dela eta, gure ustez, laguntza horiek funtsezkoak izango direla pandemiak gehien zigortzen dituen sektoreak ahal den neurrian arintzeko” baieztatu du Josu Landaluze alkateak.

Bestalde, Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saileko zinegotziak adierazi du “Sopelan merkataritza-,ostalaritza- eta enpresa-jarduera sustatzeko erosketa-bonuak diruz laguntzeko deialdiarekin hasitako bidea jarraitzen dugu. Gure nahia Sopelan kokatutako establezimenduei bultzada ekonomikoa ematea da, hemen kokatutako saltoki edo mikroenpresei. Modu honetan, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren aurretik zegoen merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa sarea berreskuratu nahi dugu, eta ahal den neurrian, jarduera hauekin lotutako enpleguak ere”.

Onuradunak

Onuradun izan ahalko dira 10 langile baino gutxiagoko pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak, eta ondasun-erkidegoetako eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako bazkideak) edo pertsona juridikoak, baldin eta urtean 2 milioi euroko negozio-bolumena gainditzen ez badute, legez eratuak izan badira eta diru-laguntza eskatzeko unean jarduera ekonomikoak (enpresakoak edo profesionalak) gauzatzen jarraitzen badute.

Eman beharreko zenbatekoak

Deialdi honen diru-laguntzak 400 eta 1.000 euro artekoak izango dira:

 a) Jarduera guztiz eten behar izan duten sozietateak/autonomoak: 1.000 euro

 b) Beren jarduera guztiz etetera behartuta egon diren sozietateak/autonomoak, jarduerarako soilik den merkataritza-/industria-lokalik ez dagoenean: 600 euro.

 c) Aktibo egon arren, % 60tik beherako diru-sarrerak dituztela egiaztatzen duten sozietateak/autonomoak: 600 euro.

 d) Aktibo egon arren, jarduerarako merkataritza-/industria-lokalik eduki ez eta %60tik beherako diru-sarrerak dituztela egiaztatzen duten sozietateak/autonomoak: 400 euro.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua

Eskabideak aurkezteko epea bihar irekiko da, asteazkena, azaroak 25 eta abenduaren 9ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).

Hauek Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea 1), bai eta bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Interesdunek deialdiaren oinarrietan aurkituko dute baldintzei, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta gainerako baldintzei buruzko informazio gehiago, Udalaren web orrian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Sartu dezakezu deialdiaren informazioan HEMEN SAKATUZ


Terrazak arautzen dituen ordenantzako aldaketa

Halaber, ostalaritzaren arloan, Sopelako Udalak jakinarazi du terrazak eta mahaitxoak eremu publikoan jartzeko ordenantza eguneratu eta egokitzeko aukera aztertzen ari dela. Aldaketa horrek eremu publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea antolatu, hobetu eta egokitzea ahalbidetuko luke.

Ordenantza berri honen bidez oreka bilatu nahi da jarduera ekonomikoak libreki erabiltzeko eskubidearen eta udalerriko kale eta plaza publikoetan okupatu eta ibiltzeko eskubidea duten herritarren errespetuaren artean. Segurtasun juridiko handiagoa eskainiko luke zerbitzu publiko egokia emateko eta, helburu berarekin, sopeloztar guztiei dagokien jabari publikoa babesteko.

Últimas noticias de Sostenibilidad

article thumbnailHoy ha arrancado en el Instituto Iberre el proyecto Agenda Escolar 2020-2021. Con la ayuda de EKOGUNE, el departamento de medio ambiente de la Mancomunidad de Uribe Kosta, van a enfrentar un gran reto: reducir el uso del plástico en el instituto y en Sopela. Los y las ecorepresentantes ya han comenzado a elaborar encuestas para conocer el uso del plástico entre sus compañeros y compañeras....
Sopela apoya el compostaje
03 Diciembre 2020
article thumbnail¿Conoces el compostaje y crees que es el momento de dar el paso? ¿Quieres ser ecoresponsable y gestionar tus propios residuos orgánicos en casa? ¿Has oído hablar de ello y no sabes por dónde empezar? ¡En el ayuntamiento de Sopela queremos ayudarte! ¿Dónde harías el compostaje? ¿Qué residuos depositarias? ¿Has tenido alguna vez compostador? ¿Cómo fue la experiencia? ¿Sois una comunidad de...
article thumbnail  El Ayuntamiento de Sopela se ha adherido a la campaña de la Diputación Foral de Bizkaia para celebrar la semana europea para la prevención de residuos 2020, que este año aborda el tema de la concienciación sobre la sostenibilidad en moda, bajo el lema ‘Etorkizuna janzten. Vistiendo el futuro’. Del 30 de noviembre al 7 de diciembre se instalará en la plaza del Ayuntamiento un tótem con...
article thumbnailSopela contará la semana con un Garbigune Móvil que se ubicará en la calle Akilino Arriola (delante de la iglesia) del 17 al 21 de agosto. Hacer más fácil y cercana a la ciudadanía de Bizkaia el concepto del reciclaje, es el objetivo del servicio Garbigune Móvil que tiene como finalidad el que las personas no tengan que desplazarse, únicamente, a los puntos limpios tradicionales ya existentes...
Más noticias: Sostenibilidad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia