Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Iraurkontasuna Mankomunitateak zenbait neurri zehatz proposatzen ditu paper eta kartoiaren gaikako bilketa hobetzeko

Mankomunitateak zenbait neurri zehatz proposatzen ditu paper eta kartoiaren gaikako bilketa hobetzeko

 

2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela.

Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera botatzen badira. Horregatik, Uribe Kostako Mankomunitateak azpimarratu nahi du oso garrantzitsua dela hondakin‑mota horiek jatorrian ondo sailkatzea, eta, horri begira, zenbait ekimen jarriko dira abian.

Ekintza horiek guztiak hondakinak prebenitzeko europar astean egingo dira, Europa osoan, azaroaren 16tik 24ra bitartean.

 Hona hemen garrantzitsuenak:

1.- BINILOAK JARTZEA

Binilo bana jarriko da papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzietan, eta hor adieraziko da bertara zer bota daitekeen eta zer ezin daitekeen. Era berean, herritarrei gogoraraziko zaie kutxak tolestatu egin behar direla edukiontzira sartu baino lehenago. Gogorarazi behar dugu, bestalde, edukiontzi honetara ezin direla bota egurrezko kutxak, poliespanezko hondakinak, ezta plastikozko hondakinak ere.

2.- SALTOKIETARA GUTUNAK BIDALTZEA

Uribe Kostan paper eta kartoi asko sortzen duten 300 saltokitara gutun bana bidaliko da, papera eta kartoia atez ate biltzeko doako zerbitzuan izena eman dezaten.

 3.- BISITA PERTSONALIZATUA SALTOKIETARA

Paper eta kartoi asko sortzen duten saltokietara gutuna bidali ondoren, ingurumen‑hezitzaileek bisita pertsonalizatuak egingo dituzte leku horietara, eta hor azalduko zaie saltzaileei zertan datzan papera eta kartoia atez ate biltzeko doako zerbitzua.

Gainera, iman bana emango zaie, non jasota egongo baitira, batetik, zerbitzuan izena emateko doako telefono‑zenbakia; eta, bestetik, frakzio bakoitzaren gaineko azalpen txiki bat. Zerbitzu honetan alta emateko telefonoa 900 720 631 da, eta bilketa‑enpresa harremanetan jarriko da saltokiarekin bilketa‑ordua eta modua adosteko.

4.- BIRZIKLATZEARI BURUZKO INFORMAZIO‑ORRIAK, ETA EDUKIONTZIEN ONDOKO INFORMAZIO‑EMALEAK. “BIRZIKLATU ZALANTZARIK GABE”

2012ko “birziklatu zalantzarik gabe” kanpainako informazio‑orrien beste edizio bat egin da, edukia eta frakzioak eguneratuta. Argibideak emateko 15.000 triptiko editatu dira, horien bidez kendu nahi baitira jatorrian behar bezala sailkatu ondoren edukiontzi egokira botatzearen inguruko zalantzak. Irudiz osatutako triptiko bat da, bertan adierazita zer bota behar den edukiontzi bakoitzera, eta zer ez, herritarrek argi eduki dezaten nola sailkatu behar diren hondakinak.

Ingurumen‑hezitzaileek banatuko dituzte triptikook, edukiontzien ondo‑ondoan, eta lekuan bertan argituko dituzte litezkeen zalantzak.

Era berean, eskuragarri izan daitezen, web‑orrian ere eskegiko dira, PDF formatuan.

Ikastetxeetan

Triptikoen kopuru osotik, 4.000 banatuko dira Uribe Kostako ikasle guztien artean, txiki‑txikitatik ulertarazteko zein garrantzitsua den hondakinak sailkatu eta birziklatzea. Gainera, zuzeneko modua da familietara iristeko eta etxeko guztiek eginkizun honetan duten ardura helarazteko.  Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxe guztiek “check list” erako inkesta egingo dute, eta horri esker identifikatuko da zein diren etxeetan birziklatzean egiten diren akatsak; akatsak topatu ondoren, konponbideak bilatuko dira.

Ekimen hauen guztien helburua da gero eta hondakin gehiago sailkatuta jasotzea gure eskualdean, ondoren birziklatu ahal daitezen.

Argibide gehiago nahi izatekotan, deitu EKOGUNEren telefonora: 94 657 92 80.

 

 

Últimas noticias de Sostenibilidad

article thumbnailA partir del lunes día 18 y hasta el día 22, educadores ambientales repartirán un folleto informativo y aclararán dudas sobre el reciclaje en diferentes islas de contenedores de toda la comarca de Uribe kosta. Dentro de la Semana Europea de Prevención de Residuos desde la Mancomunidad de Uribe Kosta se ha planteado una campaña de concienciación ciudadana para aumentar la recogida selectiva de...
article thumbnailEn el 2018 se recogieron 1.334 toneladas de papel y cartón entre los  274 contenedores colocados en los 7 municipios de la mancomunidad. A pesar de ello, en las caracterizaciones realizadas en los municipios de la comarca, se concluye que el 6-8 % de lo que se encuentra en el contenedor de basura o rechazo,  es papel y cartón. Los residuos de papel y cartón son fácilmente reciclables si se...
article thumbnailUn año más, el Departamento de Sostenibilidad de la Mancomunidad de Uribe Kosta ha puesto en marcha los cursos de Ekogune durante los meses de octubre y noviembre. Se trata de 7 cursos gratuitos relacionados con el huerto, la ecología y el consumo responsable: Conociendo los cereales: desde la semilla y su molienda hasta sus opciones en la cocina Elaboración de pan artesano con masa madre Recetas...
article thumbnailSopela instalará entre el 29 de julio y 2 de agosto en la calle Akilino Arriola (delante de la Iglesia) un Garbigune móvil. Se trata de una iniciativa puesta en marcha por la Diputación Foral de Bizkaia para hacer más fácil y cercana a la ciudadanía de Bizkaia el concepto del reciclaje. El servicio Garbigune móvil tiene como finalidad que las personas no tengan que desplazarse,  únicamente, a...
Más noticias: Sostenibilidad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia