Portal municipal de Sopela - Uribe Kostak “Euskaraz blai astea” ospatuko du azaroaren 26tik abenduaren 5era
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Euskera eta hezkuntza Uribe Kostak “Euskaraz blai astea” ospatuko du azaroaren 26tik abenduaren 5era

Uribe Kostak “Euskaraz blai astea” ospatuko du azaroaren 26tik abenduaren 5era

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela aprobetxatuz, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu “Euskaraz Blai Astea” izeneko egitarauaren baitan. 

Hala 14 jarduera desberdin garatuko dira mankomunatutako 7 udalerrietan. Azaroaren 26an emango zaio hasiera programari eta azken ekintzak abenduaren 5ean izango dira.  

Sopelaren kasuan prestatutako ekimenak honako hauek dira:

•    Abenduak 2: “Lubaki lainotsua” antzezlana (18:00)
•    Abenduak 3: Sutan Dantzan Kontzertua (20:00)
•    Abenduak 4: “Maitasunaren itxiera antzerkia“ (20:00)
•    Abenduak 5: “Tarzan tratamendua“ antzerkia (20:00)

Ekimen guztiak Kurtzio Kultur Etxean egingo dira eta sarrerak Kultur Etxean bertan edo www.sopela.eus udal webgunearen bidez lortu daitezke.

Hurrengo zerrendan gainontzeko udalerrirtako ekintzak kontsultatu daitezke:

Lemoiz:
o   Azaroak 28: Bertso saioa (12:00) Urizar Pilotalekuan
o   Abenduak 1: Perla Zirkua (18:00) Armintzako Pilotalekuan

Gorliz:
o   Azaroak 26: “Ez da Kasualitatea” Bertso saioa (19:00) Udal Aretoan
o   Azaroak 27: Bidearen Amaiera (18:00) Eliza Plazako Pilotalekuan

Barrika:
o   Abenduak 4: Txirri, Mirri eta Txiribiton (18:00) Udaletxe Plazan
o   Abenduak 5: Oliver Magoa (18:00) Udaletxe Plazan

Urduliz:
o   Abenduak 2: Street Dance, Dena Bilbao Konpainia, (18:00) Antsoneko Plazan
o   Abenduak 5: Turisteatzen Trapu Zaharra Konpainia, (19:00) Antsoneko Plazan

Plentzia:
o   Abenduak 3: KAI NAKAI kontzertua (21:00) Astillero Plazan*
o   Abenduak 4: NOGEN kontzertua (22:00) Astillero Plazan*
* Euriarekin kokapena aldatuko da.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia