Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Sopelako Udalak beste 15.000 euro bideratu ditu pobrezia energetikoan dauden familientzako diru-laguntzetara

Sopelako Udalak beste 15.000 euro bideratu ditu pobrezia energetikoan dauden familientzako diru-laguntzetara

 

  • Diru-laguntza berri hau atzo publikatutako COVID-19aren ondorioak arintzera (16.000 euro) eta testu-liburuak eta eskola-materiala erostera (10.000 euro) zuzendutako laguntzei gehitzen zaie.
  • Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere.

Sopelako Udalak atzo bi diru-laguntzetara zuzendutako 26.000 euroko inbertsioa ezagutzera eman ondoren (COVID-19aren ondorioak arintzeko eta testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko), gaurkoan, urriak 14, asteazkena, zailtasunak dituzten familiei zuzendutako beste diru-laguntza ekonomiko baten berri eman du; pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako laguntza, alegia; zeinetara 15.000 euro bideratuko dituen. Hauen helburua, zehazki, ohiko etxebizitzaren hornidura energetikoaren 2020. urtean egindako gastua estaltzea da.

Azken aldian energiaren prezioa nabarmenki garestitu dela jakinik, okasio honetan, Udalak 15.000 euroko berariazko partida jarri du sopeloztarren eskura “familiei hain beharrezkoa den ondasun hau ordaintzen laguntzeko helburuarekin. Sopeloztar guztiekin bat egin nahi dugu eta baliabide gutxien dituzten familiengan energiaren prezioaren garestitzeak dakartzan eraginak arindu nahi ditugu. Izan ere, Sopelako zenbait etxebizitzetan etxeko beharrak asebetetzeko beharrezko energiaren kostu altuari aurre egiteko zailtasunak daude eta beraietako askok bere diru-sarreretako zati handiegia bere etxebizitzako energia-faktura ordaintzera zuzendu beharrean aurkitzen dira eta horrek bere bizi-baldintzetan zuzenki eragiten du” adierazi du Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapen zinegotziak.

Baldintza nagusiei dagokionez, eskaera egiten duen pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe eta familia-unitatea etxebizitzan bizi diren pertsona guztiek osatuko dute (egoera biztanleen erroldaren bitartez ziurtatuko da). Diru-laguntza emanaldi bakarrean ordainduko da eta eskatzaile bakoitzak eta elkarbizitza-unitate bakoitzak gehienezko zenbatekoa izango dute, 400 eurokoa.

Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari orria eta deialdiaren oinarriak jada Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude eta interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere.


 

 

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia