Portal municipal de Sopela - Sopelako Udalak programazio potoloa antolatu du Gabonetarako
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Sopela Sopelako Udalak programazio potoloa antolatu du Gabonetarako

Sopelako Udalak programazio potoloa antolatu du Gabonetarako

Sopelako Udalak Gabonetako hainbat ekimen prestatu ditu urtarrilaren 5era arte, adin guztietako ikus-entzuleei zuzenduta. Horrela, Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra Txu-Txu trena Sopelako bazterretan barrena ibiliko da. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era izotz pista bat ere jarriko da Urgitxieta plazan, familian primeran pasatzeko aukera ezinhobea.

Bestalde, arte eszenikoek, musikak eta txikienentzako ekimenek ere beren lekua izango dute programazioan: Txabi franquesa-ren bakarrizketa (abenduak 17, 21:00), “Amoria & dolore: elkano lehen mundubira” (abenduak 19, 19:00) eta “La psicología del color” (urtarrilak 2, 18:00)  dantza ikuskizunak, “Olentzeroren gutunak” (abenduak 20, 18:00), “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” (abenduak 21, 18:00), “Lehioak” (abenduak 22, 18:00), “Harri salda” (urtarrilak 3, 18:00) edo “Perez sagutxoa” (urtarrilak 4, 18:00) umeentzako antzerkiak, “Christmas show” musika ikuskizuna (abenduak 23, 20:00) eta Gabonetako Xake Jaialdia (urtarrilak 2, Urko kiroldegia), besteak beste.

Abenduaren 24ean, Olentzerok leku berezia izango programazioan “Olentzero Gauarekin”. Ekimen sorta Errege magoen kabalgata eta harrerak itxiko du urtarrilaren 5ean 18:00etatik aurrera.  Nabarmendu behar da jardueraren bat ezin bada gauzatu COVID-19ren prebentziorako araudian egindako aldaketen ondorioz, Udalaren, Kurtzio Kultur Etxearen eta www.sopela.eus  webgunearen bitartez jakinaraziko dela.

Programazio osoa HEMEN ikus daiteke.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia