Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Abian 2020ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa

Abian 2020ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa

 

Sopelako Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dute 2020ko  Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa.

Uribe Kostako eskualde osoan 47 pertsona kontratatuko dira. Horietatik, 40 herri-lanerako peoiak izango dira eta 7 langile administrariak. Kontratu guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (kontratuen hasiera 2020ko abenduaren 31 baino lehen). Hain zuzen, Sopelan erroldatutako 17 pertsona kontratatuko dira.

Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2020ko ekainaren 24ean emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera eta eskaintza berarenaren arabera egingo da parekatze bidez. Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira aurreko bi deialdietan kontratatutakoak izan (irizpide hori ez da kontuan hartuko baldintza hori betetzen duen hautagairik egon ezean eta egoera hori Lanbidek egiaztatuko du).

Horretarako Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia edo Enplegatu administraría  oro har, norberak aukeratzen duen lanbidearen arabera.

Lanbideko Curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, AURRETIKO HITZORDUAREKIN BAKARRIK, Uribe Kostako Behargintzan, Berangon Karabiazpi 1 kalean, eta norberari dagokion Lanbideko bulegoan egin ahal izango da (Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herritarrek Mungiako bulegora joan beharko dute eta Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizkoek ostera, Getxoko bulegora) edo “NIRE LANBIDENET” atalean erabiltzailearen gakoa erabiliz.

Deialdi beraren beharrizanak direla eta, premiazkoak une hauetan epeei dagokienez, Lanbideren zerbitzu orokorrek berehala hasiera emango diote hautaketaren prozezuari.

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnail  El OCR es un sistema móvil de identificación de vehículos mediante reconocimiento óptico de caracteres que, utilizando una cámara, permite la lectura y consulta de matrículas en tiempo real, obteniendo un informe de las circunstancias del vehículo. Este nuevo sistema ayudará por ejemplo a localizar aquellos vehículos  que han sido robados o que han participado en cualquier tipo de delito. Asimismo,...
article thumbnail  Tras la reunión del consejo asesor del Plan de Protección Civil de Euskadi (LABI) del pasado 11 de enero, el Gobierno Vasco ha redactado un documento actualizado a 12 de enero de 2021, con el que se pretende responder a las preguntas más frecuentes sobre las nuevas restricciones impuestas. Este foro interinstitucional, presidido por el lehendakari, Iñigo Urkullu,  se ha reunido tras el encuentro de...
article thumbnail  El pasado 13 de diciembre, sobre las 10:40 horas, la policía local de Sopela recibió una llamada que informaba sobre la presencia de seis vehículos estacionados en las calles Aldeko y Bareño que presentaban dañados los retrovisores más próximos a la acera. Al parecer, los hechos se registraron durante la tarde-noche del día anterior. Los y las agentes pudieron ver en las imágenes de las cámaras de...
article thumbnail  Agentes de la policía local de Sopela investigan a una persona por la presunta comisión de un delito contra la salud pública. El suceso está relacionado con la incautación de nueve tabletas de hachís (1 kg. aproximadamente) en el registro efectuado en un local hostelero del municipio. Agentes de la policía local que investigaban el origen de pequeñas incautaciones de sustancias estupefacientes, entraron...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia