Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Kirolak Sopelak kirolaren baloreak sustatzeko online eskola bat bultzatuko du

Sopelak kirolaren baloreak sustatzeko online eskola bat bultzatuko du

 

 

  • Ugeraga Kirol Elkarteak, FIT Learning Systems S.L enpresarekin batera eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena abiarazi du. Online eskola bat da, eta berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntza-bideoetarako doako sarbidea eskainiko du.

Kirolak sentimendu eta emozio asko sortzen ditu, eta eragin zuzena du pertsonen jarrera eta portaeretan, transmititzen dituen baloreen bidez: gainditzea, sakrifizioa, berdintasuna, errespetua, kiroltasuna, elkartasuna eta adiskidetasuna, besteak beste.

Zentzu honetan, Ugeraga Kirol Elkarteak kirol baloreetan trebatzeko erreferentziazko kluba izan nahi du Bizkaian, eta horretarako, online prestakuntzan espezializatutako FIT Learning Systems S.L enpresari esker, eta Sopelako Udalarekin lankidetzan, "Ugeraga Futbol Eskola" ekimena jarri du abian. Online eskola bat da, kirolaren baloreak sustatzea duena helburu.

FIT Learning Systems S.L enpresa arduratuko da mugikorretik edo ordenagailutik ikusi ahal izango diren bideo bilduma bat sortu eta zabaltzeaz, gero partidetara joatean eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko. Eduki horiek jaso nahi dituzten pertsonek bere posta elektronikoa eman besterik ez dute egin behar, plataforma birtualean sartzeko.

Ikus-entzunezko eduki horiek Ugeraga Kirol Elkartea inguratzen duen masa sozial osoari zuzenduta daude: Zuzendaritza Batzordea, teknikarien kidegoa, jokalariak, gurasoak, bazkideak, sopeloztarrak gehienak. "Bizkaiko eskola kirolean erreferente izan nahi dugu, ez bakarrik klub bezala, baita herri bezala ere. Kirolariez gain, pertsonak ere prestatu nahi ditugu", adierazi dute kirol elkartetik.

Bestalde, Josu Landaluze Sopelako alkateak azpimarratu duenez, "Kirolak gizarte mailan duen presentzia garrantzitsuaz jabetu behar gara, baita baloreak transmititzeko eragile gisa izan dezakeen eraginaz ere. Horregatik, uste dugu ekimen hau oso egokiadela, kirolaren eta hezkuntzaren arteko harremana sustatzen baitu. Beharrezkoa da kirol-garapena ez ezik, garapen pertsonala eta hezitzailea ere lantzea, ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak sortzeko, gizarte gisa aurrera egin ahal izateko".

Eskola honek, online edukien bidez, berdintasunean, indarkeriaren prebentzioan, lehen laguntzetan, teknologien erabileran, kirola eta desgaitasunean… oinarritutako baloreei eta gaitasunei buruzko prestakuntzetarako doako sarbidea eskainiko du.

Lehen hiruhileko honetan landuko den lehenengo gaia "Indarkeriaren prebentzioa kirolean" izango da. Inaugurazio ikastaro honekin, kirol elkarteak bere ekarpena egin nahi du, kirolaren munduan hainbesteko eragina duen indarkeriaren gaitza desagerrarazteko. Bereziki kirol hezitzaileei zuzenduta, kirolean indarkeria prebenitzeko oinarriei, jarduteko jarraibideei eta tresnei buruzko informazioa emango da.

 

 

 

 

Últimas noticias de Seguridad ciudadana

article thumbnailDos sanitarias colaboraron con los agentes que realizaron la reanimación RCP y con la ayuda de un desfibrilador consiguieron que la mujer recuperase el pulso y fuese trasladada al hospital con vida. Sopela está considerada zona cardioprotegida y dispone de doce aparatos desfibriladores ubicados en diferentes edificios municipales, además de los instalados en paradas de Metro, otros...
article thumbnailEl pasado 7 de septiembre, sobre las 14:30 horas mientras agentes de la Policía local de Sopela efectuaba un control rutinario de tráfico en la calle Urkobide, un vehículo accedió a la rotonda sin ceder el paso a los vehículos que circulaban por el interior obligando a otro a frenar bruscamente para evitar ser colisionado. Tras requerir la documentación al conductor (un vecino de Getxo de 24...
article thumbnailAgentes de la Policía Local de Sopela investigan a cuatro personas, tres varones y una mujer, residentes en Sopela, por un presunto delito contra la salud pública por cultivo ilegal de una plantación de marihuana en una vivienda ubicada en la calle Loiola Ander Deuna y a su vez, por una infracción administrativa de la Ley de Seguridad Ciudadana. Esta Ley, en el artículo 36.18 considera como...
article thumbnailEn vista de la evolución de la situación epidemiológica, los establecimientos hosteleros como bares, restaurantes, txokos o discotecas, no podrán permanecer abiertos más tarde de las 01.30 horas todos los días de la semana. Se trata de una de las principales medidas que se recogen en la nueva Orden que ultima el Departamento de Salud para hacer frente a la crisis sanitaria provocada por el...
Más noticias: Seguridad ciudadana  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia