Portal municipal de Sopela - Hondakin organikoen bilketak marka berria ezarri zuen pasa den azaroan
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Iraurkontasuna Hondakin organikoen bilketak marka berria ezarri zuen pasa den azaroan

Hondakin organikoen bilketak marka berria ezarri zuen pasa den azaroan

  • Hondakin organikoen gaikako bilketa tasak beste errekor bat ezarri zuen 2021eko azaroan: 21.320 kilo bildu ziren.
  • Bildutako hondakin organikoaren kantitatean eta kalitatean izandako hobekuntza garrantzitsuari esker, Sopela 2020an izandako % 18ko birziklatze-tasa izatetik % 26koa izatera igaro da.


Hondakin organikoen gaikako bilketa tasak beste errekor bat ezarri zuen 2021eko azaroan: 21.320 kilo bildu ziren. Datu hauek ondo ematen du Sopelako bizilagunak beren hondakinak kudeatzeko egiten ari diren lan onaren berri. “Hondakin organikoen ehunekoa asko handitu da gainerakoen zatikiarekiko eta horrek jendea askoz hobeto ari dela hondakinak bereizten adierazten du. Horrela, kontuan hartzeko datuak dira”, nabarmendu dute Udaletik.

2021eko martxoan Udalak hondakin organikoak bilketa sistema berria martxan jarri zuenetik, hondakin horren gaikako bilketa etengabe hazi da udalerrian.

Bildutako hondakin organikoaren kantitatean eta kalitatean izandako hobekuntza garrantzitsuari esker, Sopela 2020an izandako % 18ko birziklatze-tasa izatetik % 26koa izatera igaro da. Horregatik, eta Europar Batasunak ezarritako “kutsatzen duenak ordaintzen du” irizpidea jarraituz, Sopelako Udala organikotik bereizten diren etxebizitzen zabor tasari hobaria emateko aukera aztertzen ari da.

Kanpainak

Udalak hainbat kanpaina jarri ditu abian herritarrak hondakin mota honen birziklapenaren onurez kontzientziatzeko. Adibidez, azaroaren 15ean atez ateko kanpaina bat jarri zuen martxan organikoaren kit-a oraindik txartelik ez duten familia guztiei emateko.

Kanpaina horiez gain, nabarmentzekoa da edukiontzi organikoa erabiltzeko txartela lortu nahi duten pertsona guztiek udal bulegoetan eska dezaketela.


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia