Kurtzio Kultur Etxeko ekitaldietarako sarrerak online erosteko aplikazioa berritu da
- Última actualización en 11 Enero 2022
- Visitas: 2399
- Orain kultura-ekintzetarako sarrerak eskuratzea askoz errazagoa da.
Sarreren online erosketa eta erreserba errazteko asmoz, Sopelako Udalak Kurtzio Kultur Etxeko ekitaldietarako sarreren salmenta aplikazioa berritu du.
Sistema berria erabiltzeko errazagoa da orain eta ingurune askoz ere lagunkoiagoa du, Sopelako kultur agenda ezagutzeko eta sarrerak erosteko.
Aplikaziora udalaren web orrialdean bertan gaitutako https://sarrerak.sopela.eus web estekaren bidez sar daiteke. Horretarako, hasierako orriaren eskuinaldeko botoien zutabean dagoen “Sarrera salmenta” botoia sakatu behar da.