Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Sopela Urkoko autokarabanentzako aparkalekua irekita abenduaren 6, 7 eta 8an

Urkoko autokarabanentzako aparkalekua irekita abenduaren 6, 7 eta 8an

Sopelako Udalak Urko kiroldegiko autokarabanentzako aparkalekua irekiko du abenduko zubian zehar: abenduak 6, 7 eta 8. Urko kiroldegiaren ondoan egokitutako aparkalekuan, 24 autokarabanentzako lekua dago, korronte harguneekin eta ur edangarria duen iturriarekin. Gainera eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua dauzka, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko jeton (*) txanponak sortu dira. Txanpon hauek berariazkoak dira makina hauek martxan jarri ahal izateko eta Larrabasterrako Turismo bulegoan daude salgai (Loiola Ander Deuna, 28). Bulegoa egun horietan zehar honako ordutegian egongo da irekita: 10:00-15:00 / 16:00-19:00. Informazio puntua, aldiz, itxita egongo da.

(*) 1 jeton: 1 €

1 jeton: 120 litro ur

1 jeton: 12 argi ordu

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia