Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Turismo eta merkataritzako bonuek 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, krisiak gehien kaltetu dituen sektoreak suspertzeko eta familien kontsumoa sustatzen laguntzeko

Turismo eta merkataritzako bonuek 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, krisiak gehien kaltetu dituen sektoreak suspertzeko eta familien kontsumoa sustatzen laguntzeko


  • 250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan.
  • Horietatik guztietatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 620.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta 5,7 milioi euroko ekarpena egingo du. Zenbateko horri gainerako erakundeen ekarpena gehituko zaio.
  • Bonuen izenak “Euskadi Turismo Bonua” eta “Euskadi Bonodenda” dira, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak eskainiko dituzte turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren modalitateetan.
Gauzatu egin da erakundeen artean turismo, ostalaritza eta merkataritzako bonuaren baterako estrategiarakolortu den eta aitzindaria den akordioa. Bonu horien aginduak urriaren 5ean argitaratuko dira, eta hilaren 6tik aurrera egongo dira indarrean. Haien arabera, establezimenduek 3 asteko epea izango dute atxikitzeko. Epe horren ondoren, urriaren 28an, bonuak eskuragarri egongo dira herritarrentzat.

Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetutako sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Merkataritzako, jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da.

Bonu horiek Euskadin bizi diren edota, turismoko bonuen kasuan, beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte urriaren 28tik aurrera. Ez da bono fisikorik egongo; aitzitik, gastatu nahi diren establezimenduan bertan kudeatuko dira online plataformaren bitartez (plataforma hilaren 6tik aurrera egongo da abian).

Bonuak deskontu-balearen ereduan oinarrituta daude. Merkataritzaren kasuan, modalitate bakarra egongo da: 10 euroko deskontuak 30 eurotik gorako erosketetan. 4 bonu eskuratu ahal izango dira gehienez, eta, beraz, gehieneko deskontua 40 eurokoa izango da guztira. Merkataritzaren esparruko mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta daude.

Turismoan eta ostalaritzan, 3 modalitate daude. 1. eta 2. modalitateak ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean, deskontua 20 eurokoa izango da 60 eurotik gorako erosketetan, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. 2 bonu eskuratu ahal izango dira establezimendu bakoitzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko deskontua baliatu ahal izango du guztira.

 “Euskadi Turismo Bonua” turismoari eta ostalaritzari lotutako Euskadiko mikroenpresei, enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: ostatu-establezimenduak; turismo-gidariak; turismo-zerbitzuen bitartekaritza eta antolaketako turismo-enpresak; jatetxe-arloko eta ostalaritzako establezimenduak, naturako kirol-jarduerei lotutako enpresak (hala nola turismo aktiboari eta abenturakoari lotutakoak); turismo-garraioko enpresak; kultura-ondarea, gastronomia-ondarea eta ondare naturala zabaltzen duten enpresak; eta jolas-zentroak.

Zirkulazioan jarriko diren 966.250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2 milioi euroko ekarpena egingo du turismoan, eta 3,7 milioi eurokoa merkataritzan, 5,7 milioi euro guztira. Beraz, guztira, 620.000 deskontu-bonu izango dira, 250.000 turismoan eta ostalaritzan, eta 370.000 merkataritzan.

 “Erronka handia izan da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarentzat, aurreikusita ez zeuden eta turismoko eta merkataritzako zuzendaritzen aurrekontu osoaren % 18 inguru biltzen duten partidak baitira. Atzo beharrezkoa zena ezinbestekoa da gaur, eta garrantzitsua da administrazioek erantzun eraginkorrak eman ahal izatea”, azaldu du sailburuak.

Sailburuak egungo egoeran ezinbestekoa den erakunde arteko adostasuna azpimarratu nahi izan du. “Funtsezkoak dira hainbat mekanismo, hala nola ABEEEen luzapena (Espainiako Gobernuak onartu zuena) eta urteko 20.000 euroko edo hortik beherako kotizazio-oinarria duten langileentzako ABEEEaren osagarriaren luzapena (lehendakariak Gizarte Elkarrizketarako Mahaiarekin berretsi berri duena). Oso berri onak dira, segurtasun-sare hori gutxienez otsailera arte zabaltzeko aukera emateaz gain ziurtasuna emango baitie enpresa eta pertsona askori krisiaren aurrean. Eta, are gehiago, lankidetza eta baterako ahalegina hain garrantzitsuak diren garai hauetan gizarte-eragileen artean lortutako adostasun baten emaitza izan delako".

www.euskadibonodenda.eus

www.euskaditurismobono.eus

Iturria: www.irekia.euskadi.eus

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailLa Diputación Foral de Bizkaia y los Ayuntamientos de Uribe Kosta  lanzan la encuesta “#Queremos saber tu opinión” dirigida a jóvenes de 15 a 30 años de Uribe Kosta para conocer su participación y opinión sobre  los programas destinados a la juventud en la comarca y cuáles son sus necesidades, metas y retos principales. La encuesta es de carácter anónima. Puedes participar hasta el 15 de...
article thumbnail  Con motivo de la víspera de Todos los Santos, el próximo fin de semana el Ayuntamiento ha organizado una serie de actividades dirigidas a todas las edades, con sesiones de teatro de calle, talleres infantiles y la proyección de una película. Un año más, en relación al ocio de las y los sopeloztarras, el Consistorio ha puesto en marcha un total de 7 cursos municipales para este nuevo curso...
article thumbnailLos menores de Sopela ya pueden disfrutar de su tiempo de ocio y es que los servicios de la Ludoteka y Gazteleku de Sopela ya están en marcha con nuevos talleres, salidas, juegos… Los y las niñas de entre 4 y 12 años podrán disfrutar en la Ludoteka de lunes a viernes de 17:00h a 20:00h y sábados, de 11:00h a 14:00h (4-6 años) y de 17:00h a 20:00h (7-12 años). Los y las jóvenes de entre 13 y 17...
article thumbnail  El Ayuntamiento de Sopela informa de que las entradas para el espectáculo “Bizi Dantza” de Pirritx eta Porrotx del próximo 24 de septiembre ya se han agotado. Se trata de un espectáculo enmarcado en la iniciativa Sopelan kultura bizi. Se realizará un doble pase en la plaza del Ayuntamiento, a las 16:30h y a las 19:00h.        
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia