Portal municipal de Sopela - Sopelako Udalak Bidebitarteko adingabeen harrera-etxea Arrietara ingurura eramango dela argitu du
Usted está aquí: Inicio Kurtzio Kultur Etxea BERRIAK Sopela Sopelako Udalak Bidebitarteko adingabeen harrera-etxea Arrietara ingurura eramango dela argitu du

Sopelako Udalak Bidebitarteko adingabeen harrera-etxea Arrietara ingurura eramango dela argitu du

  • Sopelako Udalak erabateko gaitzespena eta haserrea adierazi nahi du “Sopelako Bizilagunak” izeneko taldeak Arrietara auzoan adingabeen harrera-etxe berri bat egokitzearen aurkako bultzatutako kanpainaren eta  gezurre aurrean.
  • Sopelako udalak, Josu Landaluze zinegotziaren bidez, baieztapen horiek ukatu nahi ditu eta argitu nahi du “ez dela inola ere zentro berri bat, baizik eta egungo harrera-etxearen kokapen-aldaketa bat.


Sopelako Udalak erabateko gaitzespena eta haserrea adierazi nahi du “Sopelako Bizilagunak” izeneko taldeak Arrietara auzoan adingabeen harrera-etxe berri bat egokitzearen aurkako bultzatutako kanpainaren eta  gezurre aurrean.

Sare sozialetan argitaratutako eta Arriatera inguruan banatutako komunikatu anonimoaren arabera, "segurtasunik ezaren, beldurraren eta lasaitasunik ezaren sentimendua sortuko da bizilagunentzat, haien etxeentzat eta negozioentzat". Gainera komunikatuak, leku berria "bizilagunak egunero joaten diren haurren parke bati itsatsita" egongo dela eta "hondartzatik egun osoan bakarrik ateratzen direla, gaua barne, eta horrek Arriatera eta Larrabasterra segurtasunik gabeko eremu bihurtuko dituela" adierazi du.

Sopelako udalak, Josu Landaluze alkatearen bidez, baieztapen horiek ukatu nahi ditu eta argitu nahi du “ez dela inola ere zentro berri bat, baizik eta egungo harrera-etxearen kokapen-aldaketa bat”, duela hamarkada batetik Bidebitarte kalean dagoena, eta laster hondartzen ingurura eramango dena, “Arriatera etorbideko pisu batera, hain zuzen ere”. Egungo jabeak pisua saldu izanak ekarri du bizileku-aldaketa.

Bizgarri

Sopelako babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen harrera-etxea Bizgarri elkarteak kudeatzen du gaur egun, eta babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeei laguntzeko zerbitzuak ematen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren haur-zerbitzuaren bidez.

Josu Landaluzek nabarmendu du harrera-etxe horrek “familia desegituratuetako hamar bat adingaberi ematen diela babesa”, eta azpimarratu du adingabe horiek “ez dutela inoiz arazorik eman" eta "Sopelan erabat integratuta" daudela. "Zipiriñeko eta Iberreko ikastetxeetan eskolatutako haurrak dira, eta, askotan, udal-instalazioetara joaten dira, tokiko elkarte eta klubetako kide direlako", adierazi du.

Alkateak nabarmendu duenez, horrelako diskurtsoek “gorrotoa pizten dute, arrazistak dira eta Sopelako herriaren baldintzarik gabeko babesa behar duten haur eta nerabeak kriminalizatzen dituzte”.

“Sopelako Udalak gaitzetsi egiten du harrera-etxe honetako edozein adingaberenganako gorroto eta intolerantzia adierazpen oro. Ezin dugu onartu adierazpen-askatasunak oinarrizko eskubideak urratzea. Diskurtso horiek ez dute lekurik izan behar komunikabideetan, ezta sare sozialetan ere, kalte konponezina egin baitezakete", azpimarratu du azkenik Landaluzek.

 

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnail  Tristemente Itzartu, asociación cultural formada por mujeres de la localidad, cerró definitivamente sus puertas en el acto de despedida celebrado ayer, 23 de junio, en el Salón de Plenos del Ayuntamiento de Sopela. Tras años de arduo trabajo y dedicación en pos de la mujer y la cultura, la asociación quiso despedirse de la mejor manera posible: donando la recaudación de la caja y lo recaudado en...
article thumbnail¡La programación de las fiestas de San Pedro y del Carmen de Sopela ya está lista! Tras dos años de obligado parón, las calles de Sopela volverán a vibrar con la magia y el colorido de las fiestas con una programación pensada para todos y todas las sopeloztarras. CONSULTA LA PROGRAMACIÓN COMPLETA HACIENDO CLICK AQUÍ  ...
article thumbnailUna vez realizados los sorteos de los programas “Udaleku irekiak 2022”, “Summer Camp 2022” y  “Surf Udalekuak 2022”, se han publicado las listas con la asiganción de plaza para estas actividades. Del 6 al 15 de junio deberán confirmarse las plazas mediante abono de la tasa correspondiente de manera presencial en Kurtzio o a traves de https://sarrerak.sopela.eus/Las bajas se comunicarán por...
article thumbnail El evento consistirá en la celebración de un gran concierto al aire libre donde participarán un@s 500 coralistas distribuidos en 38 coros. Con este día se pretende llevar la música coral a todos los rincones de Bizkaia y dar a conocer al gran público las obras de los grandes compositores, así como difundir el amplio repertorio coral vasco existente.  La Plaza del Ayuntamiento de Sopela acogerá el...
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia