Sopelako Udalak patinete elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria jarriko du martxan bihar

 

 

Udalerri jasangarriago eta eraginkorragoa eraikitzen jarraitzeko xedez, Sopelako Udalak bihar, uztailak 3, ostirala, patinete elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria martxan jartzearen aldeko apustua egin du.

 

Mugikortasun eta turismo jasangarriko zerbitzua da, aplikazio mugikorraren bidez e-scooter edo patinete elektrikoak alokatzeko aukera eskaintzen duena. Ekimena Udalaren jasangarritasun eta ingurumen helburuen barruan kokatzen da, zehazki Agenda 21en barruan.

 

Euskooters aplikazioak patinete elektrikoan ibiltzeko ibilbide atseginak jarriko ditu erabiltzaileen eskura. Erabiltzaileak aplikazioan adierazitako zirkulazio-maparen barruan zirkulatu ahal izango du, bai bidegorrietatik, bai 30 km/h-ko muga duten errepideetatik; aldiz, inoiz ez du espaloitik zirkulatu beharko, oinezkoa errespetatuz. Alde horretatik, baimendutako bideetan kontuz gidatu beharko da beti, eta bide publikoko gainerako erabiltzaileak errespetatuz.

 

Sopelaren kasuna, lehen proba pilotua da (6 hilabetekoa), eta gehienez 90 patinete elektriko jarriko dira erabiltzaileen eskura Getxo, Sopela eta Berangorako; horiekin hiru udalerrietatik askatasunez zirkulatu ahal izango delarik, horiek konektatuz, eta betiere baimendutako bideetatik.

 

Mugikortasun ekologikoagorako trantsizioa errealitate bihurtzeko beste urrats bat da, batez ere auto-pilaketak egunero gertatzen diren lekuetan. Zerbitzuak garraio publikoa osatuko du, eta bizilagunentzako eta turistentzako mugikortasun-irtenbide eraginkorra bihurtuko da, batetik bestera ibili daitezen eta bazterrak ingurumenarekiko era adeitsuan ezagutu ditzaten, emisiorik gabe zirkulatuz.

 

Beraz, asko dira zerbitzuak dakartzan onurak:

 

 

 

Era berean, COVID-19aren ondorioz gaur egun bizi dugun egoera dela eta, Euskooters-ek distantziak errespetatzeko neurri gisa ere balioko du hiru udalerrietatik mugitzerakoan, garraio publikoan saturazioak saihestuz eta honen osagarri gisa.

 

 

Ordutegiak, prezioak eta alokairu-puntuak Sopelan

 

Patineteak alokatu eta aparkatu ahal izango dira Euskooters aplikazioaren mapan “P” batez adierazitako puntu guztietan. Sopelaren kasuan, udalerriak alokatzeko/aparkatzeko puntu hauek izango ditu:

 

1.            Arrietarako aparkalekua

 

2.            Atxabiribilko aparkalekua

 

3.            Arrietara 5 (bidegorriaren hasiera hondartzetara)

 

4.            Loroño kalea (Udaletxearen parean)

 

Fisikoki, puntu horiek Euskooters-en logoa (patinete bat duena) duen seinale batekin adieraziko dira, eta zoruan plaza bat seinaleztatuko da puntu bakoitzean VMP (Vehículo de Movilidad Personal) siglekin, mugikortasun pertsonaleko ibilgailu horientzat erreserbatuta.

 

Zerbitzua egunero emango da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 10:30etik 21:30era.

 

Zerbitzuaren prezioa 0,95 €koa desblokeoa + 0,15 € minutuko ibilaldia (BEZa barne) izango da. Hasiera batean, erabiltzaile berrientzako promozio bat egongo da, eta 15 minutuko ibilbidea doan izango dute; desblokeatzearen edo abiaraztearen prezioa soilik ordaindu beharko dute.

 

Euskooters-eko patinete elektriko bat martxan jartzea oso erraza da; izan ere, erabiltzaileak Euskooters aplikazioa deskargatu, erregistratu, app-ren bidez bere kokapenetik gertuen dagoen patinetea aurkitu eta aplikazioan dagoen diru-zorroari dirua gehitu beharko dio, kreditu-txartelarekin edo PayPalekin ordaindu ahal izango duelarik; hori egin ondoren, aurrean patinete bat duenean, QR kodea eskaneatu besterik ez du egin beharko. Zerbitzua 16 urte edo gehiago dituzten pertsonek erabil dezakete.

 

Ibilbidea amaitzean, erabiltzaileek patinetea aparkatu eta app-ren bidez blokeatu beharko dute,  botoi bakar batekin, aplikazio mugikorrean "P" batekin agertzen diren hiru udalerrien artean banatutako edozein geltokitan.