Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Pinacoteca BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Sopelako Udaltzaingoak pertsona bat ikertu du obra bateko materiala lapurtzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak pertsona bat ikertu du obra bateko materiala lapurtzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak 47 urteko Sopelako bizilagun bat ikertu du, ustez Akilino Arriola kaleko eraikin batetik lapurtutako erremintekin harrapatu ostean.

Gertaera joan den ekainaren 28an izan ziren Iberre kalean, udalerriko agenteen patruila batek gizon bat ezustean harrapatu zuenean. Gizona ezaguna zen, ondarearen aurkako delituengatik aurrekari ugari izan zituelako. Motxila erraldoi bat zeraman berarekin eta barruan mailu bat, zizela, kurrikak eta beste lan-tresna batzuk zeramatzan. Ezin izan zuen frogatu haien jatorria.

Behar ziren ikerketak egin eta gertuko obra bateko gremio desberdinetako langileei deklarazioa hartu ostean erremintak ezagutzen zituztela adierazi zuten eta salaketa jarri zuten lapurretagatik.

Tresna horretaz gain, ikertuak neopreonozko jantzi batzuk zeramatzan, eta Udaltzaingoa horien jatorria ere ikertzen ari da. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia