Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento Instalaciones municipales BERRIAK Iraurkontasuna Ingurumen hezitzaileak birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte kalean, edukiontzien ondoan

Ingurumen hezitzaileak birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte kalean, edukiontzien ondoan

Astelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen.

Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat antolatu du.

Gaur egun, estatuko eta eskualdeko araudiek ezarritako birziklatze helburuetatik urrun gaude, horregatik,  Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak, EKOGUNEk, hondakinen bereizketa jatorrian modu egokian egitea eta hondakinak edukiontzi egokian sartzea, bultzatu nahi du.

Eguneroko bizitzan gure etxeetan sortzen ditugun hondakinei buruzko zalantzak sortzen zaizkigu askotan, batez ere, hondakinak ze edukiontzi motatan bota behar diren. Zalantza horiek argitzeko hezitzaileak “BIRZIKLATU ZALANTZARIK GABE” deituriko foiletoa banatuko dute. Eskuorri horretan adibidez, CDak, DVDak eta jostailuak plastikozko ontzien edukiontzi horira bota behar ez direla argitzen da, edo eta brikak ez direla edukiontzi urdinera botatzen baizik eta horira. Baita ere, informatzen da, organikoaren gaikako bilketarako sisteman (edukiontzi marroia) izena eman nahi izanez gero, dagokion Udaletxera jo behar duela. Etxeko hondakin organikoen banaketa premiazkoa da, gaikako bilketako helburuak lortu ahal izateko.

Hori dela eta, gure eskualdeko herritarrei dei egin nahi diegu kanpaina honetan parte hartzeko, eguneroko ohiturak aldatzen joateko eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak jatorrian bereizteko. Legeria betetzeaz gain, mundu hobe eta osasuntsuagoa izango dugulako.

 

AZAROA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

18

19

20

21

22

GOIZEZ

9:30-12:30

PLENTZIA

Erribera-Astillero

BERANGO

Sabino Arana

BERANGO

Basotxu-Axgane-Santa Ana

SOPELA

Udaletxeko aldea

SOPELA

Sopelmar

PLENTZIA

Portua

BERANGO

Lantzarte

GORLIZ

Itsasbide

SOPELA

Lizarre

ARRATSALDEZ

17:30-20:30

BARRIKA

Goierri Auzoa

URDULIZ

Udaletxea

GORLIZ

Tribiñu

SOPELA

Gernika kalea

 

LEMOIZ

Armintza

URDULIZ

Iparralde

GORLIZ

Gaminiz Auzoa

SOPELA

Larrabasterra

 

 

Kanpainaren kuadriptikoa DESKARGATU: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia