Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento El alcalde BERRIAK Iraurkontasuna Garbigune Mugikorra abuztuaren 17tik 21era, Akilino Arriola kalean kokatuko da

Garbigune Mugikorra abuztuaren 17tik 21era, Akilino Arriola kalean kokatuko da

Datorren astean Garbigune Mugikorra instalatuko da Akiliono Arriola kalean (elizaren aurrean), abuztuaren 17tik 21era martxan izango dena. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Hori da Garbigune Mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea. 

Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintako zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak honakoak dira, besteak beste: etxeko-tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxian), sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kasseteak eta erradiografiak. 

Informazio gehiagorako: https://garbiker.bizkaia.eus/eu/garbigune-mugikorra

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia